Errege Magoak

Opariz blai umeak goxokiak dastatu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 6a, 00:00
Errege Magoek ilusioa zabaldu zuten Hernanin zehar.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarren kabalgatarik jendetsuenetakoak izan ziren Goizuetan eta Hernanin eguraldia eta igandeak lagunduta.

Hiru Errege Magoen kabalgatarik jendetsuenetakoak izan ziren atzo Hernanin eta Goizuetan. Eguraldia ederra egin zuen eta igandea izateak ere lagundu zuen. Magiak hartu zituen bi herrietako kaleak eta gauean etxeak. Aurrena, bazkalondoren, za­ha­­rren egoitzan daudenak bi­sitatu zituzten Hernanin eta ondoren egin zuten kale buelta, herrian zehar. Urbieta kaletik abiatu ziren, urtero bezala, eta Pla­zan bukatu zuten ibilbidea. Bertan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregei azken es­kaerak egiteko aukera izan zen. Umeak opariz blai utzi ditu Errege gauak atzoko kabalgatako goxokiak dastatu eta gero. Gaurko familia bazkariek eta errege opilek emango diete ospa­kizunei agur.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!