erregeak

Errege Magoak opariz josita datoz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 5a, 00:00
Meltxor Erregea izaten da ume askoren kuttunena.

Hernaniko kabalgata 18:00etan hasiko da Urbieta kaletik abiatuta eta herria zeharkatu ondoren Plazara iritsiko dira hiru Erregeak.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Hernanira iristear dira Ekialde Hurbil eta Urrunetik bidaia luzea egin ondoren opariz josita. Gaur arratsaldeko 18:00etan izango dira herrian, umeak bisitatzen kabalgata dotorean. 
Ur­bieta kaletik abia­tuko da Erre­geen kabalgata, Marielu­tsetik, Ka­robi el­kar­­­tearen ondo­tik, he­rrian ba­rre­na ibiltzeko, Musika Ban­daren eta txistu­la­rien lagun­tzaz. Nos­ki, pajeak ere alboan edu­ki­ko dituzte eta goxokiak bana­tu­ko dituzte ibilbide guztian zehar.
Urbieta kalea igaro eta gero Izpizua kaletik igoko dira. Segi­dan, ezkerretara egingo du­te, Elka­notik Plazara sartzeko. Andre­kaletik Zinkoeneara jai­tsi, eta Kale Nagusitik buel­tatuko dira Plazara. 

Haurren gutunak jasoko dituzte udaletxeko arkupeetan
Udaletxeko arkupe­e­tan, hau­rren gutunak jasoko dituzte, eta oparitxo bana ere emango diete hurbildutakoei. 
Aurretik, Sandiusterrin ere izan­go dira Errege Magoak, opariak banatzen, 15:30etatik 17:15ak bi­tarte.
Oinetakoak ondo garbi­tuta edukitzea komeni da gaur gauerako Meltxor, Gaspar eta Baltasar etortzen direnerako eta jatekoa ere utzi mesedez.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!