Mus txapelketa

Mus txapelketa bana urtea agurtzeko, Umore Onan eta Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 30a, 00:00

Urteari bukaera emateko, mus txapelketa bana antolatu dute bihar, Goizuetan eta Hernanin. Umore Ona elkartean izango da aurrenekoa, 16:00etan hasita. Bertan eman beharko da izena, bikoteko 10 euroan, eta sari ederrak izango dira: bikote txapeldu­nak 100 euro eta opariak; bigarrenak 50 euro eta opariak; eta hirugarren eta laugarrenak opariak. Hernanin, berriz, Kontra­kantxa gaztetxean antolatu dute mus txapelketa, 16:00etan hasita hori ere; eta 5 euro izango dira izenematea, bikoteko. Aurreneko hiru bikoteek jasoko dituzte sariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!