Esku pelota

Jaialdi ederra eta Gorrotxategiri omenaldia, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 30a, 00:00
Aitor Gorrotxategiri omenaldia egingo diote Hernanin, datorren larunbatean.

Pelotari hernaniarra omenduko dute kiroldegiko frontoian, eta bi partidu haundi jokatuko dira; Olazabal, Xala eta Pascual profesional ohiak, tartean.

Arratsalde ederra izango da da­torren larunbatekoa, Hernaniko Pelota Eskolarentzat. Izan ere, maila haundiko jaialdia presta­tu dute, eta Aitor Gorrotxategiri omenaldia egingo diote.

Pelota Eskolaren argazkia egingo dute aurrena, 15:00etan; eta Gabonetako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte txikiek ondoren, 16:00etan hasita. Eta 18:00etatik aurrera, bi partidu erakargarri, hiru profesional ohi tartean direla: Olazabalen kontra ariko da Ioritz Arrieta, lau t'erdian; eta Pascualekin jokatuko du Paul Ojuelek gero, Xala eta Azanzaren kontra.

 

Asteburu borobila, Umore Ona Txapelketan

Bestalde, azken txanpan sartu da Umore Ona Txapelketa, Goi­zu­e­tan; eta borobila izan da as­teburua, bailarako pelota­ri­­en­­tzat. Umeen mailako partidu­etan, elkarren kon­tra aritu dira goizuetarrak; baina haurretan zein kimuetan, irabazi egin dute Elizazu-Iturbe hernaniarrek, eta Legarreta-Elizegi eta Salaberria-Apezetxea goizuetarrek.

22 urtez azpitik

Oteiza-Otermin/Aristi-Salegi

7-22

Haurrak

Aiur Elizazu- Xuban Iturbe/Etxenike-Madariaga

18-12

Haurrak

Vertiz-Allende/Oihan Legarreta-Egoitz Elizegi

3-18

Kimuak

Zubillaga-Alkorta/Axel Salaberria-Xanet Apezetxea

10-18

Umeak

Mañel Seges-Mikel Zurutuza/J. Larin-M. Garmendia

7-18

Umeak

Haritz Aranberri-Eñaut Aranberri/Beñat Narbarte-Alize Sagardui

10-18

Umeak

Haritz Aranberri-Eñaut Aranberri/Araitz Legarreta-Josu Alsua

9-18

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!