Abesbatzak

Kantubanek aurreneko saria lortu du Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abenduaren 30a

Kantuban abesbatzako kideak, larunbatean Errenterian, Gabon Kanten Lehiaketan kantatu aurretik.

Hernaniko abesbatzak irabazi zuen sari nagusia, larunbatean. Eragiyok astigartarrak ez zuen saririk lortu.

Larunbatean egin zen, 73garre­nez, Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketa ezaguna; eta bertan aritu ziren kantari, bailarako bi abesbatza; baita ederki aritu ere! Aurreneko sariarekin bueltatu zen Hernanira, Kantuban abes­batza, ezin hobeto eskaini bai­­tzituen bere bi piezak, Alain Ayer­di zuzendari berriak gidatuta: Tan, tan! Erregeak datoz, Cesar Geo­ffrayrena; eta Candombe de San Bal­tasar, Abel Montenegro eta Liliana Cangianorena.

Horiekin, 800 euroko diru sa­ria eta ikusleen txalo zapa­rra­da ederra jaso zuten herna­niarrek, Galtzaraborda kirol­de­giko harmailak beteta zirela. Bigarren izan zen Errenteriako Galtzagorri abesbatza, eta hiru­garren Bergarako Orfeoi Gaztea.

Aurtengoan, ezin izan du sa­ririk lortu Astigarragako Era­giyok abesbatzak, joan den urtean irabazle izan ondoren. Astigartarrek eskaini zituzten Aita Donostiaren Gabon eta Be­nito Orbegozoren Olentzero bida­sotarra piezak, Eneko Amun­da­rainek zuzenduta.

Zazpi abesbatza aritu ziren larunbat arratsaldeko saioan, eta lehiaketaren buka­eran, guz­tiek elkarrekin abestu zuten azke­neko pieza: Hator, hator.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!