Esku Pelota

Oiartzabal eta Insaustik finala gaur, Zestoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

Alebin eta benjamin mailetako 45 pelotari ari dira jokatzen Gabonetakoan.

Gipuzkoako txapela lortzen saiatu dira, 16:30etan hasita. Hernanin, pelota eskolako txapelketak segiko du.

Gabonetan ere ez dute atsedenerako tarterik Urumea bailarako pelotariek. Hernaniarrei dagokienez, Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insausti, bigarren mailako jubenilek Gipuzkoako finala izango dute gaur jokoan, 16:30etan hasita, Zestoan. Tolosako Perurena-Albeniz II bikotea izango dute aurrez aurre. Hauek dira faborito, baina hernaniarrek ere ez dute aukerarik falta; finalera 9 garaipen eta 2 porrotekin iritsi dira, eta finalerdietan 22-15 irabazi zioten Behar Zanari.

Bestalde, Hernaniko Pelota Eskolako alebin eta benjamin mailetako 45 pelotarik atzo hasi zuten Gabonetako pelota eskolako txapelketa, eta gaur eta bihar partidu gehiago jokatuko dituzte, kiroldegiko frontoian; gaur, 28, 10:00etan hasita, eta bihar 12, 10:00etan hasita.
Trinketean, berriz, Iruran jokatuko dira hainbat partidu gaur eta bihar.

Goizuetan, beste bi 
Goizuetan, berriz, Umore Ona Txapelketako beste bi partidu jokatuko dira gaur, 10:30etan hasita, ume eta haurren mailan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!