Eragiyok eta Kantuban gaur, lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 28a, 00:00

Berriro ere Errenterian egiten den Ereintza Elkartearen Gabon Abestien Sariketan hartuko dute parte Astigarragako Eragiyok eta Hernaniko Kantuban abesbatzek. Aurreneko eta hirugarren sariak lortu zituzten iaz, hurrenez hurren. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo da lehiaketa, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!