Presoak

«Konponbideari ekin eta kaleratzeak martxan jartzeko garaia da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 00:00

Etxeratek eta Sarek antolatuta, ekintza bereziak egingo dira gaurtik urtarrilera, hainbat herritan.

Sarek eta Etxeratek elkarlanean hainbat ekimen antolatu dituzte azken egun hauetan, «sakabanaketari, lehenengo graduari eta gaixorik dauden presoen egoerari behingoz amaiera emateko. Presoek badituzte eskubideak, eta denboran zehar gehiegi luzatzen ari den konponbideari ekiteko eta kaleratze-prozesuak martxan jartzeko garaia da».

Gaur eta datozen egunetan ekintza gehiago egingo dira.

 

Hitzordua gaur, bi herritan

«Presoei gure eskaintza egin eta elkartasuna adierazteko» Elkartasun-gunea irekiko da gaur Hernanin. Eguraldiaren arabera, Kaxkoan edo Tilosetan mezuak idatzi, dantza egin, abesti bat eskaini edota opariren bat egin ahal izango da 20:00ak arte, amaiera-ekitaldira arte.

Astigarragan, berriz, kontzentrazioa egingo da Joseba Barandiaran plazan 20:00etan, eta mariskada zozketatuko da.

 

Bihar, Donostiara

Bestalde, bihar 12:00etan manifestazioa egingo da Donostian, Bulebarretik aterata, Atera bidera, presoak etxera! lelopean, eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Azkenik, urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazio nazionaletara joateko, autobusetan izena eman daiteke Hernanin eta Astigarragako Zipotzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!