Gabonak

Aisialdirako makina bat aukera egun hauetan, ohe elastiko, puzgarri, jolas eta tailer artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 26a, 00:00

Aukera zabala izango dute txikienek gaur eta bihar: ludoteka eta tailerrak Hernanin; haur parkea, jolas aretoa eta ohe elastikoak Astigarragan; eta mahai jolasak Ereñotzun.

Gabonetako egun seinalatuen artean, oporraldiaz gozatzeko au­kera zabala izango dute Uru­mea bailarako haur eta gazte­txoek, egun hauetan. Eta gaur bertan, denetik izango dute.

Hernanin, joan den astelehe­nean bezala, ludoteka jarriko dute kiroldegian, gaur eta bihar, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Eta bi tailer ere izango dira gaur; biak ere, Biterin. Batetik, zirku tailerra antolatu du Gazteleku­ak. Eta bestetik, Sormen Tailerra hasiko da 11:00etatik 13:00etara, 2004-2007 urteen artean jaio­ta­ko­entzat; aurrez ize­­na eman behar zen, eta lau egu­neko tai­lerra izango da, Uxue Berezi­ar­tua­ren eskutik.

 

Haur parkea Astigarragako kiroldegian, goiz eta arratsalde

Aukera hirukoitza izango dute Astigarragan ere, gaur. Hasteko, urtero bezala, haur parkea ja­rriko dute kiroldegian, goiz eta arratsalde; 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Doan izango da sarrera, eta denetik egon­go da: haurrentzako ludo­teka, txirristrak, giza-erratza, puzgarriak, triziklo elektrikoak, futboleko atea, Wipeout pasa­bidea... Gainera, Herri Eskolako atarian, talo tailerra izango da goizean, eta ogi eta pasta tai­le­rra arratsaldean, norberak egin eta jateko.

Gaur zabalduko ditu ateak, kultur etxeko jolas aretoak ere. Irekia eta doakoa izango da sarrera han ere; goizez 11:00eta­tik 13:00etara, eta arratsaldez 16:00e­tatik 18:30etara. Bihar, etzi, hilaren 31n eta urta­rri­laren 3an ere egongo da zabalik.

Eta azkenik, bihar eta etzi beste aukera bat ere izango da, herriko hiru plazatan jarriko baititu ohe elastikoak eta puz­ga­rriak, Astiko el­kar­teak: Jose­ba Barandiaran, Nor­berto Al­man­doz eta Kontxa Etxe­be­rrian, 11:00etatik 13:30eta­ra eta 17:00etatik 20:30etara.

Eta Ereñotzun ere izango da jo­laserako tartea. Izan ere, mahai jolasak jarriko dituzte bihar, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, frontoian.

 

Zinea Portu auzoan, antzerkia Biterin eta ipuinak Goizuetan

Haurrentzako beste hiru ekintza ere badira bailaran, gaur eta bihar. Hasteko, Hernaniko Portu auzoan, haurrentzako pelikula bat jarriko dute gaur, arratsal­deko 17:00etan hasita.

Biteri kultur etxean, berriz, Burbuilak haur antzer­­kia eskai­niko du bihar, 18:00etan, 7 Bur­bujas kon­painiak. Sarrerak sal­gai daude, 3 euroan.

Eta Goizuetan, Amo­naren is­­to­rioak haurrentzako ipuin kon­ta­ke­ta eskai­niko du bihar, 17:00etan Xalto eskolako jan­ge­lan, Amaia Elizagoienek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!