Gabon gaua

Olentzerok eta Mari Domingik argituta, egun berezia 24a

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 26a, 00:00
Astigartarren gutunak bakarrik ez, muxu goxoak ere jaso zituen Olentzerok.

Beste urte batez, berezia izan zen abenduaren 24a, Gabon Gauekoa, Urumea bailaran. Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak argituta, hamaika txokotan aritu ziren kantari herritarrak, kalera atera ziren musikariak ere, eta ehunka gaztetxo bildu ziren bi bisitari berezien inguruan. Goizean zein arratsaldean, bailarako herrietako kaleetan barrena ibili ziren, haurren gutunak, muxuak zein txupeteak jaso­tzen, eta goxokiak banatzen.

Kantari atera ziren Ereñotzun, astearte arratsaldean, Txirrita eskolako haur eta gurasoak.

Eta gauerdia igarota, berriro egin zuten herriz herri eta etxez etxeko erronda, opariak uzteko; haur eta heldu lotan zeudenean, atseden hartzen, egunean zehar ahotsa urratu gabe kantari aritu ondoren. Dagoeneko bueltatu dira mendira, baina datorren urtean bueltatu arte, mezu bat utzi diete Urumea bailarako herritar guztiei: zintzoak izan eta ondo portatu daitezela. Bestela, ikatza soberan daukala etxean, ekartzeko...

Ehunka goxoki banatu zituen Olentzerok Hernanin, Kaxkoan ibili ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!