gabonak

Olentzero eta Mari Domingirekin, musika, kantu, dantza zein bertso

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 24a, 00:00
Atzo egin zuen bisita Karabel auzora, Olentzerok.

Urumea bailarako herrietara egingo dute bisita, goizean zein arratsaldean. Gainera, Gabon gaueko kale buelta egingo dute Kantuz abesbatzak zein Musika Bandak, eta baserriz baserri ibiliko dira Hernaniko bertso eskolakoak.

Gabon Gauari hutsik egin gabe, Urumea bailarako herrietara egingo dute bisita gaur, Olen­tze­rok eta Mari Domingik. Eta haien etorrerarekin batera, egun bereziari doinua jarriko dio­te musikak, kantuek eta ber­tso­ek. Izan ere, talde ezberdinak aterako dira kaleak alaitzera.

Goizean egingo dute Asti­ga­rra­gara bisita biek, eta Santio­menditik jaitsita, 11:30etan iri­­­tsiko dira herrira. Herri Eskola­­­­ko atarian elkartuko dira hau­rre­­kin, eta kalez kale ibiliko dira de­nak elkarrekin. Eta ondoren, udaletxeko balkoira igoko dira Olentzero eta Mari Domingi, haurrekin batera abesteko.

Eta arratsaldean, berriz, pre­so eta iheslarien aldeko Olen­tze­roa ate­rako da, 16:00etan Oia­lumetik.

Kalejiran atera ziren atzo Hernani Musika Eskolakoak, Olentzero hartuta.

 

Musika Banda, bertsolariak eta Kantuz abesbatza, Hernanin

Hernanira, berriz, arratsaldeko 18:00etan iritsiko da Olentzero, eta Kaxkoan barrena ibiliko da; baina ibilbide ezberdina egingo du aurtengoan: Plazara iritsi, eta kale-buelta musikatua ha­siko du Ttarlako dantzariekin batera, Andre Kaletik behera jaitsi, Plaza Berri zeharkatu, eta Kale Nagusitik berriro Plazara igota. Bertan dantzatuko dute Ttarlako gaztetxoenek, eta segi­dan, 19:00ak aldera, haurren gu­tun eta muxuak jasoko ditu Olentzerok, 20:30ak arte.

Hori baino lehen, kale buel­tan aterako dira Kantuz abes­ba­tzako kideak ere, 12:00etan Mi­lagrosatik abiatuta. Eta baserriz baserri ibiliko dira Iraulio Pan­ttalone Bertso Eskolako kideak, Olentzero hartuta, arratsaldeko 16:00etan Iparragirretik.

Eta Olentzero Kaxkoan zehar ibili ondoren, Musika Ban­­da­ko kideak izango dira, kale ho­riek alaituko dituztenak, 20:00etan egingo baitute erronda.

Ereñotzun, berriz, eguerdiko 14:15etan elkartuko dira Txirrita eskolako patioan, eta bertatik abiatuko dira Gabon kantuan, haur eta gurasoak.

 

Olentzerorekin hiru kale buelta, goizuetarrek

Goizuetan, behin ez, hiru bider ibiliko dira herriko kaleetan ba­rrena, Olentzerorekin. Aurrena, goizeko 11:00etan abiatuta, Xalto eskolakoak aterako dira gabon eskean, eta DBH2koek ikas bi­da­ia egin dezaten izanen da bil­du­tako dirua.

Gero, arratsaldeko 15:30etan, aterako da presoen aldeko Olen­tzeroa, eta etxez etxe ibili ondo­ren, poteoa eginen dute ilun­tze­an, ohi bezala.

Eta azkenik, Mari Domingi­re­kin batera iritsiko da Olentze­ro, 18:30etan. Txino auzoan egi­nen diete ongietorria, eta he­rri­an barrena ibili ondoren, goiko frontoian egonen dira.

Baina denetan goiztiarrenak aranoarrak izanen dira, goizeko 09:00etan jarri baitute hitzordua Suron. Olentzero hartuta ibiliko dira etxez etxe eta baserriz baserri, kantuan.

 

GABON GAUEKO EGITARAUA

ASTIGARRAGAN

11:30, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Xaguxar aisialdi taldeak antolatuta. Satiomenditik jaitsiko dira, eta Herri Eskolako atarian haurrekin elkartu ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Bukaeran, udaletxeko balkoitik abestuko dute haurrekin batera, eta bertatik agurtuko dituzte.

16:00, Euskal preso eta iheslarien aldeko Olentzeroa, Oialumetik abiatuta. Herriko kaleetan barrena ibili, eta 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Joseba Barandiaran plazan.

 

HERNANIN

12:00, Gabon Gaueko kale buelta, Kantuz abesbatzak, Milagrosatik abiatuta.

16:00, Olentzerorekin baserriz baserri, Iraulio Panttalone Bertso Eskolakoak, Iparragirren hasita.

18:00, Olentzero Kaxkoko kaleetan barrena, Ttarla dantza taldeak antolatuta.

20:00, Gabon Gaueko erronda, Musika Bandak, Kaxkoan barrena.

 

EREÑOTZUN

14:15, Gabon kantuan aterako dira, Txirrita eskolako ikasle eta gurasoak, eskolatik abiatuta.

 

ARANON

09:00, Olentzero hartuta, etxez etxe kantari, Surotik abiatuta.

 

GOIZUETAN

11:00, Xalto eskolako Olentzeroa, herriko kaleetan barrena.

15:30, Presoen aldeko Olentzeroa, etxez etxe. Iluntzean, poteoa eginen dute.

18:30, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Txino auzoan egingo zaie ongietorria, eta herritik bueltaxka egin ondoren, goiko frontoian egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!