aek

AEKren aldeko zozketa egingo dute gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 24a, 00:00

Gabonetako zozketa egingo du Hernanialdeko AEKk, urtero bezala; eta gaur bertan izango da, Hernanin. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera erosi ahal izango dira errifak, Plazan; eta Sarek eta Etxeratek antolatutako manifestazioa bukatzean egingo dute zozketa. Jakinarazi dute, ohi bezala, errifei esker bildutako dirua izango dela Hernanialdeko AEK euskaltegiei laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!