Olentzeroak  nonahi, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 23a, 00:00

Olentzero etxeetara iritsi aurretik, hainbat txoko bisitatuko ditu, baita Urumea bailaran ere. Goizeko 11:30etan abiatuko da Astigarragakoa, Mari Domingirekin batera, Santiomenditik. Eta Hernanikoa, aldiz, arratsaldeko 18:00etatik aurrera ibiliko da Kaxkoan zehar, Ttarla dantza taldearen eskutik. Horrez gain, eguerdiko 12:00etan Kantuz abesbatzak alaituko ditu kaleak; eta gauza bera egingo du Hernaniko Musika Bandak, gauez, iluntzeko 20:00etatik aurrera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!