aek

Zozketa, AEK euskaltegiaren alde

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 00:00

Urtero bezala, Gabonetako zozketa egingo du Hernanialdeko AEK-k hilaren 24ean, Gabon gau egunean. Zozketan parte hartzeko errifak arratsaldeko 18:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, Plazan, eta zozketa, aldiz, Sare eta Etxeratek antolatutako manifestazioaren ondoren egingo dute. Antolatzaileak adierazi du, urtero bezala, errifei esker jasotzen den dirua Hernanialdeko AEK euskaltegiei laguntzeko izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!