Latxe aldizkaria

Latxe aldizkariaren azkeneko alea, kalean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 00:00

Burruntzi, Kattagorria eta Dortokaren istorioek atsedena hartuko dute: «noiz arte, ezin jakin».

Dagoeneko kalean da Kro­ni­­kak argitaratutako Latxe aldiz­kariaren 16. alea. Ohi bezala, Kronikaren bulegoan (La­rra­mendi kalea, 11) jaso ahal izango dute harpidedunek; han ere ero­si dezakete nahi dutenek, baita Dorronsoro okindegietan ere, Lizeaga kalean nahiz Akarregi poligonoan. 

Albiste tristea, bukaeran

Ale honetan zehar, Olentzeroren istorioan murgiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek. 
Azkeneko orrialdean, ordea, albiste tristea dakar: «atseden pix­ka bat hartzeko garaia iri­tsi da. Noiz arte, ezin jakin», iragarri dute. Hori horrela, Bu­­­­rruntzi, Kattagorria eta Dor­­­to­­­­karen istoriorik gabe ha­siko dugu 2020. urtea, baina nork daki, nola bukatuko ote du­­­­­gun!

Harpidedun, irakurle eta laguntzaileei, eskerrak

Latxe ezin agurtu daiteke, al­diz, eskerrak eman gabe, bai irakurle, baita harpidedun eta bidean izan diren laguntzaileei ere: «aben­­­tura hauek denak zuen la­gun­tzarekin, irakurle guztien laguntzarekin bizi izan dituzte gure lagunek. Eskerrik asko, bide hau guztia gurekin egite­agatik», dio 16. alearen azkeneko orrialdeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!