ESKUBALOIA

Hernani Eskubaloi Taldeak ate irekiak antolatu ditu Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Abenduaren 26 eta 27an, 16:00etatik 18:00etara kiroldegian egingo da eta 2008 
eta 2011 artean jaiotakoei dago zuzendua.

Hernani Eskubaloi Taldean aurreko urteetan egin den bezala, opor garaian eskubaloia ezagutu nahi duten 2008-11 urteetan jaiotako umeei zuzendutako jardunaldi irekiak antolatu dituzte Hernaniko  kiroldegian. Aurten bi egun izango dira, abenduaren 26 eta 27an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. 

Saio horien helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea eta era berean kirol horren praktikarekin ondo pasatzea da. «Hernaniko neska-mutiko guztiak animatu nahi ditugu gurera etor daitezen, eskubaloia proba dezaten eta, nahi badute, gure klubean sar daitezen». 

Gainera parte hartzen duten guztientzako opariren bat izango da. Beraz aukera ezin hobea da Gabonetarako.

Asteburuan hiru partidu jokatuko dira
Asteburu honetan egongo dira eskubaloi partiduak, baina ez besteetan bezainbeste. Hiru taldek jokatuko dute Hernani eta Astigarragan. Junior nesketan Mundarro gaur Usurbilen ariko da 10:30etan. Hernaniko junior neskak ere kanpora irtengo dira. Errenteriko kiroldegian, 10:00etan, Ereintza izango dute aurrez aurre. Eta asteburua amaitzeko, Hernaniko kadete mutilek Elgoibarren jokatuko dute, 17:00etan, 2019 urtea amaitzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!