Futbola

Mundarrok eta Hernanik urtea garaipenarekin amaitu nahi dute

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Hernaniarrek gaur jokatuko dute Atlético San Sebastianen aurka kiroldegian eta astigartarrak bihar Zarautzen ariko dira urtea amaitzeko.

Mundarro eta Hernani gizonezko senior taldeek asteburuan jokatuko dituzte urteko azken partiduak. Jardunaldi ia osoa atzo jokatu zen, baina hernaniarrek eta astigartarrek gaur eta bihar jokatuko dute.  Lehendabizikoak kan­­txaratzen hernaniarrak izan­go dira. Gaur, 12:00etan, Atléticoren bisita jasoko dute kiroldegian. Mundarrok, berriz, gehiago itxaron beharko du. Bihar Zarautzen ariko da, 18:00etatik aurrera. 

Irabazi daitezkeen partiduak
Bai hernaniarren eta astigartarren aurkariak ez dira sailkapeneko lehenengo postuetan daudenak, beraz irabazi daitezkeen norgehiagokak dira. Atlético zortzigarrena da eta Hernani 13garrena bi garaipen gutxiagorekin. Zarautz eta Mundarro berdindurik daude launa garaipenekin, bederatzi eta hamargarren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!