Atletismoa

Inuxente Krosa eta San Silbestrea, gertu

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00
San Silbestrea atzo aurkeztu zuten Plazako arkupetan.

Bihar izango dute Inuxente Krosa Astigarragan, haur eta helduek, arratsaldeko 16:30etan hasita. 

Bihar, urteroko Inuxente Krosa jokatuko da Astigarragan. Arratsaldeko 16:30etan hasiko dira haurren lasterketak, eta 17:30etan izango da helduen txanda, 6 kilometro osatzeko. Guztiak, Kale Nagusitik abiatu eta bertan bukatuko dira. Haur zein heldu, igandean bertan eman beharko dute izena, irteera gunean, 15:30etatik aurrera. Haurren kasuan doakoa da, eta helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Opari bana jasoko dute partehartzaileek, eta sariak azkarrenek.

San Silbestrerako izenematea zabalik dago eta karpa eta mahaia jarriko dira
San Silbestrean izena eman daiteke dagoeneko. Aurten ere bat egin dute Hernaniko atle­tis­mo sailak eta Hernani Wu­kro­rekin GKE­ak, San Silbestre eguneko lasterketa antolatzeko. Hila­ren 31n egingo da, 18:00­etan, 4 kilometroko buelta, eta izenemateak irekita daude www.rockthesport.com webgunean edo Ibaimendin, 8 euroan. Egu­nean bertan 11 euroan eman ahal izango da izena. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute kamiseta opari, eta maila bakoitzeko saridunez gain, mozorro polit edo dibertigarrienari ere saria emango zaio. Plazan hasi eta bukatzen da lasterketa. Gazteenek, zortzi urte, 17:30etan egingo dute 300 metro lasterka eta 8-13 urte bitartekoek, 17:45etan, 800 metrokoa.

Karpa bat eta mahai bat jarriko dira azken momentuko izen emateak egiteko eta lasterketako dortsal zein kamisetak banatzeko, ondorengo egun eta orduetan.

Abenduaren 23an Plaza Berrin edo Tilosetan eguraldiaren arabera 16:00etatik 20:30etara. Abenduaren 24an 10:00etatik 14:30etara eta abenduaren 30ean 15:00etatik 21:00etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!