Pelota

Elizazuk eta Jarak ezin izan zuten Baztango finala irabazi

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00
Aiur Elizazu eta Jon Jara azpitxapeldun kopekin.

Elizazuk infantil mailan Garaikoetxearekin batera 18-9 galdu zuten Oiarpeko bikotearen aurka eta Jarak, 18-14, galdu zuen Eskuzakin Tolosaren kontra. 

Bart ilunabarrean Eñaut Lizeaga astigartarrak Tolosako Ezenarroren kontra Gipuzkoako Txapelketaren Banakakoaren finalaurdena jokatu zuen lehenengo mailan eta Unax Uitzi hernaniarrak Oñatin jokatu zuen finalerako sailkapena Gipuzkoako Banakako Txapelketan bigarren mailan. Uitzik emaitza horren arabera finalerdiak jokatuko ditu Anartz Oiartzabal taldekidearen aurka edo finalera zuzenean sailkatu. Asteburu honetako partidu ofizial ia bakarrak izango dira.


Hala ere pasa den asteburuan partidu garrantzitsuak jokatu zituzten Hernaniko pelotariek. Honela esanguratsuenak Aiur Elizazu eta Jon Jarak Elizondon jokatutako Baztango finalak izan ziren, infantil eta kadete mailan hurrenez hurren.   
Biak finalak galdu zituzten eta azpitxapeldun geratzearekin konformatu behar izan zuten. Lehenengo finala Aiur Elizazuk jokatu zuen, Garaikoetxea nafarrarekin batera. Oiarpeko Etxeberria eta Leonet zituzten aurkari eta hauek hobeak izan ziren. 18-9 irabazi zuten finala Elizazu eta Garaikoetxearen kontra. Kadete mailako finala estuagoa izan zen, baina Jara eta Eskuza arabarrak 18-14 galdu zuten Tolosako Amiano II eta Iztuetaren kontra. 

Trinketean eta txapelketa pribatuetan partidu gehienak
Asteburu honetan partidu gehienak trinketean jokatuko dira. Guztira zazpi partidu jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek. 
Txapelketa pribatuetan ere partiduak jokatuko dituzte hernani eta Goizuetako pelotariek batez ere. Umore Onako txapelketa gaur eta bihar jokatuko da Goizuetan eta hernaniarrek lurralde guztitik zehar ariko dira.
Salaberria pasa den astean ez zela aritu eta Dariok ordezkatu zuen Binakako Promozio Txapelketan, baina 17:00etan bihar Arrasaten jokatzekoa da.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!