Esku Pelota

Bi partidu jokoan gaur, Umore Ona Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00

Gaur jokatuko dira, Goizuetan, Umore Ona Txapelketako bi pa­rtidu, 18:30etan. Kimuen mailakoan ariko dira, Maci­cior eta Oses herna­niarrak ari­ko dira; eta 22 urtez azpikoetan ariko da Apezetxea goizuetarra, Zabala amez­ke­­tarra­rekin biko­tea osatuz. Bestalde, Gipuz­­koa­ko Txapel­ke­tan, final laurdena jokatuko du Eñaut Lizeaga asti­gartarrak, 19:00etan Txo­miñenen, Ezena­rro tolosa­rra­ren kontra. Eta Oña­tin ariko da Unax Uitzi hernaniarra, Aloña Mendiko Garitanoren kontra. Irabaziz gero, ligaxkako lider bukatuko du, eta semi­finaletan ez du Anartz Oiar­tzabal talde­kidea­ren kon­tra aritu beharko; bestela, bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!