SANTO TOMAS

Santo Tomas eguna ospatzeko, txistorradak gaurtik igandera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 20a, 00:00
Hernaniko Eskubaloi Taldeak ere jarri zuen postua aurreko larunbatean, Plaza Berri ondoan.

Bost txistor jate egingo dituzte egun hauetan, Urumea bailaran: Ereñotzuko Txirrita eskolan eta Hernaniko Zelabide auzoan egingo dute gaur; Goiz Eguzkin eta Hernaniko Gaztelekuan bihar; eta Lizeaga auzoan etzi.

Bihar da Santo Tomas eguna, eta aurreko asteburuan dagoeneko ospakizunak izan baziren ere, txistorradak egingo dituzte egun hauetan, bailaran.
Ereñotzun izango dute au­rreneko hitzordua, gaur eguer­dian, urteroko ospakizunarekin. Talo eta pintxo postuak jarriko dituzte Txirrita eskolan, baina ikasle eta irakasleek ez ezik, guraso eta auzotarrek ere izan­go dute festara batu eta txisto­rradaz gozatzeko gonbitea. Goi­zeko 11:30etan hasiko dute ha­mai­ketakoa, ereñotzuarrek.

Eta gaur bertan, Hernanin ere izango da txistor jaterik. Zelabide auzo elkarteak, aurten aurrenekoz auzoko jaiak ez ezik, Santo Tomaseko txistorrada ere antolatu du. Gabriel Zelaia plazan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasi eta 21:00ak arte.

Txistor jatearekin, saskien zozketak eta sari banaketak Goiz Eguzkin eta Lizeagan

Santo Tomas egunarekin jarrai­tuko du festak, bihar. Urteroko zita jarri du Goiz Eguzki jubila­tuen elkarteak ere; eta 11:00etan hasita, gonbidatuei harrera egin eta banatuko dituzte udazke­ne­ko karta eta herri jolas txa­pel­ketetako sariak. Ondoren, Ga­bo­netako lau saski zoz­­ke­tatuko dituzte; eta azkenik, txistorrada izango da.

Bihar egingo dute txis­torra­da Hernaniko gazte­txoek ere, Gaztelekuan. Eta Donostian ja­rri­ko du postua San Joan Kon­partsak, Gipuzkoa plazan.
Eta bukatzeko, iganderako ja­rri du hitzordua Gibelaldek, Li­zeagako auzo elkarteak. Eguer­­­diko 12:30etan jarriko dute pos­tua, Urumea ikastolan; eta saski bat zozketatuko dute 13:00etan, elkarteko bazkideen artean.

Etzi egingo dute txistorrada Portu auzoan ere, 12:00etan Iba­rrolaburu plazan; eta bertan ere zozketatuko dute saskia.

 

EREÑOTZUN
GAUR
Txirrita eskolan, talo eta pintxo postuak, auzotar eta gurasoentzat. 11:30etatik aurrera.

HERNANIN
GAUR
Zelabide auzo elkarteak anto­latuta, 18:00etatik 21:00etara Gabriel Zelaia plazan
.
BIHAR
Goiz Eguzkin: aurrena, 11:00etan, gonbidatuei harrera eta udaz­ke­ne­ko karta eta herri jolas txapel­kete­tako sarien banaketa; ondoren, Gabonetako lau saskien zozketa; eta jarraian, txistorrada.
Gaztelekuan, txistor jana.

ETZI
Portuko auzo elkarteak antolatuta, 12:00etan Ibarro­la­bu­ru plazan. Ondoren, Gabone­ta­ko saskia zozketatuko dute.
Gibelalde auzo elkarteak 
antolatuta, 12:30etatik aurrera Urumea ikastolan. 13:00etan 
saski bat zozketatuko da bazkideen artean, eta beste bi saski emango zaizkie, etxearen kanpoaldea ondoen apaindu duten auzotarrei (gaur egingo dute horien balorazioa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!