GABONETAKO KONTZERTUAK

«Din dan don, gabonak doinu eta musikarekin edonon»

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 18a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, kontzertua eskainiko dute, Doinu Zaleko ikasle eta akordeoi orkestrak, eta Ozenkik, Ereñotzun. Biterin ere, teklatu taldearen kontzertua ikusteko aukera dago.

Gaur arratsaldean, Ereñotzun eta Hernanin kontzertuak eskainiko dituzte, gabonetako beroketa gisa. 
Bi kontzertuak ordu berean eskainiko dira, arratsaldeko 19:00etan. Ereñotzuko kontzertua, Doinu Zaleko ikasle eta akordeoi orkestraren, eta Ozenkiren eskutik izango da. Eta Biterikoa berriz, Hernaniko Musika Eskolako teklatu taldearen eskutik. 

Gabon Kanten jaialdia, bihar
Bihar, Gabon Kanten jaialdia ospatuko da Hernaniko San Joan Batailatzailearen elizan, arratsaldeko 20:00etan. Urtero, Kantuz Abesbatzak antolatutako ekimena da biharkoa, eta beste Abesbatzak gonbidatzeko ohiturari eutsiz, bertan izango dira; San Joan Parrokiako Abesbatza, Musika Eskolako Abesbatza Gaztea, Dakapo Abesbatza, Goiz Eguzki Abesbatza, Ozenki Abesbatza eta Kantuz Abesbatza, noski. 

Santo Tomas eguna, oraindik ospatzeko
Etzi, Santo Tomas eguna ospa­tuko da Urumea bailarako bi eremutan, Ereñotzun eta Her­na­nin, hain zuzen ere. Ere­ño­tzuko Santo Tomas festa Txi­rrita ikastolan ospatuko dute, eta 11:30etarako prest izan­go dituzte talo eta pintxoen postuak, bertako auzotarrak eta gurasoak bapo jan dezaten. 
Hernanin berriz, Gabriel Zelaian ospatuko da Santo To­mas eguna, Zelabideko auzo el­kar­tearen eskutik. 
Larunbatean  ere Santo Tomas ospatuko da, Goiz Eguzkin, eta goizeko 11:00ak aldera sariak eta zozketak egingo dira. Horrez gain, Gabonetako Kontzertua es­­ka­i­niko da, arratsaldeko 20:00e­­ta­n, Hernaniko San Jo­an Ba­tailatzailearen Elizan, O­­z­­e­­n­­­­ki, Umore Ona abesbatzaketa Hernaniko Musika Banda izango dira kontzertua emango dutenak. 
Igandean berriz, Urumea I­k­a­s­­­­tolan ospatuko da Santo To­­­­mas eguna, Gibelalde auzo el­kar­tearen eskutik. 12:30etatik au­­rrera izango da txistorrada, eta 13:00ak aldera izango da zoz­keta.
Eta astelehenean, Musika Eskolako Olentzeroa egongo da Hernaniko erdigunean, egue­rdiko 12:00etan.

 

GABONETAKO EKINTZAK

HERNANI

GAUR
19:00, Musika Eskolako teklatu taldearen kontzertua, Biterin. 
BIHAR
20:00, Gabon Kanten Jaialdia, San Joan Batailatzailearen Elizan. 
ETZI
11:00- 14:30 Santo Tomas, Gabriel Zelaian. 
ABENDUAK 21
11:00-14:00 Santo Tomas, Goiz Eguzkin. 
20:00, Gabonetako kontzertua, Umore Ona, Ozenki eta Hernaniko Musika Bandaren eskutik, San Joan Batailatzailearen Elizan. 

 

ABENDUAK 22
12:30, Santo Tomas, Urumea Ikastolan, eta 13:00etan zozketa. 

ABENDUAK 23
12:00, Hernaniko Musika Eskola Publikoko Olentzeroa, erdigunean. 

EREÑOTZU

GAUR
19:00, Kontzertua elizan, Doinu Zaleko ikasle eta akordeoi orkestraren eta Ozenkiren eskutik. 
ETZI
11:30,  Santo Tomas, Txirrita ikastolan. Talo eta pintxo postuak egongo dira, auzotar eta gurasoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!