Musika

Txistulariak batetik gaur, abesbatzak bestetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 15a, 00:00

Astigarragako elizan kontzertua izango da gaur 12:30etan; Goizuetakoan ere, ordu berean; Hernanin, Milagrosan, 13:00ean.

Hiru musika emanaldirekin gozatzeko aukera izango da gaur, Urumea bailara osoan.

Aurrenekoak, astigartarrak izango dira. Aiztondo abesbatzak Norberto Almandoz musika es­ko­lako ikasleekin egingo du ema­naldia Andre Maria elizan, 12:30etan. Baina aurretik, 10:00e­tan eta 10:30etan, musika es­kolako aretoan ariko dira tailerretako ikasleak.

Goizuetan ere, elizan izango da kontzertua, 12:30etan: he­rri­ko haurrak eta Umore Ona abesbatza ariko dira elkarrekin.

Hernanin, bestalde, Goizetik Udal Txistulari Taldeak joko du Gabonetako kontzertu berezia, 13:00ean Milagrosan. Biolin eta piano-joleen laguntza ere izango dute, eta Juan Jose Arregi apaizaren musika ibilbideari egingo diote errepasoa, eskerrak ematearekin batera.

Ereñotzukoa, atzeratuta
Bestalde, hilaren 17an Gabo­ne­tako kontzertua ematekoak zi­ren Txirrita eskolako haurrak, Oze­nki abes­batza eta Doinu Za­le akordeoi orkestra, Ere­ño­tzuko elizan. Baina atzeratu egin dute, hilaren 18ra. San Antonio elizan izango da 19:00etan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!