Haize bolada gogorrek astindu dute bailara

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 17:50

Haize bolada gogorrek, txikizioak eta errepide mozketak eragin dituzte. Euriak berriz, Landaren urak ateratzea eragin du, baita Floridako zubia ixtea ere.  

Haize ufada bortitzak izan dira azken orduetan, eta horren eraginez hainbat zuhaitz erori dira errepidera, besteak beste. Jarraian azken ordukoak:

Chillida Leku parean, zuhaitz bat erori da errepidera eta karril bat moztuta dago. Ertzainak bertaratu dira, eta txandaka ari dira pasatzen bi norabidetako autoak.

Horren ondorioz, G2 autobusak (Donostia>Hernani>Urnieta>Andoain), bi norantzetan, bertan behera uzten ditu Txillida Leku, Errekalde, Añorga eta Añorga Txikiko geralekuak.

Bestetik, Chillida Lekura iristen den Gi-2132 errepidearen mozketa hori dela eta, museoa itxi behar izan dute arratsaldean.

Fagollagan ere, haizeak zuhaitz bat bota du errepidera.

Urbieta kalean ere piñu bat atera du lurretik haizeak.

Bestelako triskantzak ere utzi dituzte gaurko haize bolada bortitzek. Pertsianak, tejabanak, lorontziak... eraman ditu haizeak gaurkoan.

Lizeaga kalean, patio bateko tejabana eraman du haizeak

Haize ufaden ondorioz, pertsianak ere lurrean azaldu dira

 

Bestetik, Landarera ere sartu da, ohiko moduan, errekatxotik ateratzen den ura. Eta igandeko partidua Anoetako miniestadioan jokatuko da.

Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa

Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa

 

Florida-Etxeberriko tunelean ura sartu da eta itxita egon da goiz osoan. Dagoeneko irekita dago

Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa

Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!