Txirrindularitza

Bosgarren jardunaldia, gaur belodromoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Argazkia: Martin Early

Torneo Bio Racer-Oiartzun Bike sariko bosgarren jardunaldia jokatuko da, 15:30etan hasita, Antonio Elortza belodromoan. Laugarren jardunaldia eta gero Enekoiz Azparren bigarren dago juniorretan. kadeteetan Unax Urretabizkaia zortzigarren, Ekhi Muñoz 11garren, Aner Zilbeti 15garren, Markel Rodriguez 18garren eta Tasio Semperena 29garren daude sailkapenean. Asteburu honetan, Espainiako Kopako jardunaldia ere izango da Sevillan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!