Esku pelota

Salaberria eta Olaizola Labriten, eta Elizazu eta Jara Baztango finaletan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Herritik gertuago ariko dira gaur, laugarren jardunaldian, Aimar Olaizola eta Iker Salaberria goizuetarrak. Iruñako Labriten jokatuko dute, 17:45etan hasita. Aurrena, Promozio Txapelketakoa izango du Salaberriak, Garmendiarekin, Agirre eta Eskirozen kontra; eta ondoren, Binakako Txapelketa Nagusian ariko da Olaizola, Aretxabaletarekin (Urrutikoetxearen ordez), Altuna III eta Ladis Galarzaren kontra. Bihar, bi esku pelotari hernaniarrek dute zita garrantzitsua, 10:30etan hasita Elizondon: Baztango Txapelketaren finala jokatuko dute. Aurrena, infantiletan, Aiur Elizazu ariko da, Garaikoetxea nafarrarekin, Oiarpeko Etxeberria eta Leoneten kontra; oiartzuarrak dira faborito. Eta ondoren, kadeteetan, Jon Jarak jokatuko du, Eskuza arabarrarekin, Tolosako Amiano II eta Iztuetaren kontra; partidu berdindua espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!