SANTO TOMAS

Txistorra eta taloa, izango da gaurko leloa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Aurreko urtean, giro paregabeaz gozatu zuten Santo Tomas egunean, Hernanin.

Gaur ospatuko da Santo Tomas eguna, eta goizetik izango dira postu eta ekintzak Urumea bailarako hainbat herritan, hala nola, Astigarraga, Hernani eta Ereñotzun. 

Gabonak ate joka ditugu, hori dela eta, Urumea bailarako hain­­­­­ba­t herritan ospatuko da San­­to Tomas eguna, goizetik egongo dira postuak, txokoak, trikitilariak eta erromeriak. 
Astigarragan, goizeko  10:30e­­­ta­­­­tik aurrera Foru Plazan, ika­­s­­lek e­gi­n­­­da­­ko gozoak, txorima­lo­ak, esku­lanak, baserritar za­­­­­pi­­­ak nola jantzi eta abarkak no­la lotu erakusteko txokoa ere izan­go da bertan, trikitilariak eta kantu jaialdiak ez dira faltako. Ondoren eguerdiko 13:30etan zozketak egingo dira.  Astigarragako Herri Eskolako guraso eta irakasleeek  antolatutako eguna izango da gaurkoa.
Hernanin ere Santo Tomas eguna ospatzeko, hainbat postu egongo dira leku ezberdinetan; Plaza Berrin, 11:00etatik 14:30etara pintxoak, taloak eta bo­kadiloak egongo dira salgai, eta arratsalderako erromeri­a an­­­­to­­la­tu dute, 18:30etatik 20:30e­­ta­ra; Patxi eta konpainia tal­de­aren eskutik,  hau guztia San Joan Konpartsak antolatuta. Plaza Berri on­doan, Hernaniko Esku­ba­loi taldeak ere postua jarriko du, eta 13:45etan zozketa egingo dute.
Langileren 50. urteurrena ospatzeko aitzaki gisa, langile ikastolak ere izango du bere talo eta txistor postua, 10:00etatik 14:30etara, Urbieta kalean. 

Astigarragan,  gaur goizeko 10:30etatik aurrera egongo dira postuak, eta Hernanin 11:00etatik aurrera; Ereñotzun, berriz, 20an izango da Santo Tomas festa, Txirritan.Ereñotzun berriz, hilaren 20an ospatuko dute Santo Tomas eguna, Txirrita ikastolan bertan egingo dute festa. Goizeko 11:30etarako txistor eta pintxo postuak prest egongo dira, auzotar eta gurasoentzat.  

Abenduak 20 eta 22an ere, 
Santo Tomas
Gaur Santo Tomas eguna ospatu arren, hilaren 20 eta 22an postuak egongo dira Gabriel Zelaian eta Urumea Ikastolan, Santo Tomas egun ofiziala 21ean baita. 
Beraz, hilaren 20an, Gabriel Zela­ian jarriko dute postua, Ze­la­bide auzo elkartearen esku­tik. Eta 22an berriz, Urumea Ikas­tolan Santo Tomas eguna os­patuko da, Gibelalde auzo elkar­teak antolatuta, hain zuzen. 12:30etatik aurrera, txist­orrada eder batez gozatzeko au­kera e­gon­­go da, eta jarraian zozketa egingo dute, Gibelaldeko bazkide­en artean. 
Horrez gain, Gabone­tako le­hi­­aketa ere antolatu dute, erai­ki­netako leiho eta bal­koiak a­­pa­i­­ntzen oina­rri­tutakoa. Ori­gi­­nal­­­ta­suna, diseinua eta ar­­gi­­­z­­ta­pena hartuko dira kon­tu­an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!