Erraustegia

Manifestaziorako deia gaur Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 13a, 00:00

SOS Usurbil, erraustegia gelditu! lelopean egingo du Usurbilgo Udalak Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa gaur 19:00etan, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazatik abiatuta. Gipuzkoako erraustegia martxan da eta Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen duten eragile eta norbanakoek bat egin dute manifestazioarekin eta dei egiten dute bertan parte hartzera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!