Musika

Musika emanaldiak nonahi, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 11a, 00:00

Ostiralean Hernaniko Hernasax eta akordeoi joleak ariko dira; Eragiyok, larunbatean; eta igandean, 3 emanaldi izango dira.

Hiru egunetan musika emanaldiak izango dira nonahi, Urumea bailara osoan.

Hernasax eta akordeoiak, etzi
Aurrenekoak Hernani Musika Eskolako Hernasax saxofoi taldea eta akordeoi orkestra izango dira; Milagrosan emango dute Gabonetako kontzertua etzi, 19:00etan.

Asteburuan, lau hitzordu
Gainontzeko emanaldiak asteburuan izango dira. Astigarragako Eragiyok abesbatzak Cambeseko (Akitania Berria) San Martin elizan kantatuko du larunbatean, 20:30etan.

Eta igandean, hiru emanaldi izango dira: Astigarragako elizan, 12:30etan Gabonetako kontzertua emango dute Aiztondo abesbatzak eta musika eskolako musikariek; Goizuetan, Umore Ona abesbatzak kantatuko du 12:30etan elizan; eta Hernaniko Goizetik txistulari taldeak 13:00ean emango du Milagrosan Gabonetako kontzertua. Juan Jose Arregi apaizaren obrak nabarmenduko ditu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!