Naturkon

Gipuzkoako basoen berreskurapenari buruzko jardunaldiak, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 11a, 00:00

Larunbatean egingo dira, 09:00etatik 13:45etara. Klima aldaketa, eukaliptoak, lurzoruen kontserbaioa... izango dira hizpide.

Basoen berreskurapena Gipuzkoan izeneko jardunaldiak antolatu ditu larunbaterako Naturkonek. Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo dira, goizeko 09:00etatik 14:00ak ingurura arte, eta irekiak izango dira.

Krisi ekologiko globalaren aurrean, basogintzak eragina
Gipuzkoako natur talde eta talde ekologistak biltzen dituen Naturkon elkarteak antolatu ditu jardunaldiak. Izan ere, azaldu du «krisi ekologiko globala bizi» dugula, eta «'klima larrialdia' izendatuz gizarteratu duela Eusko Jaurlaritzak berak egoera. Horren jatorria natur ingurunearen eta natur baliabideen muturreko ustiapenari lotuta dago. Gurean, paisajeak berak erakusten digu larritasunaren maila, pinudien krisiak inoiz baino argiago bistaratu digulako egoera».

Lehengo urtean Naturkonek monolaborantzan oinarritutako basogintza intentsiboaren eraginak gizarteratzeko ahalegina egin zuen, eta ildo horretan sakontzeko antolatu ditu larunbateko jardunaldiak. «Gipuzkoan, eta oro har, Euskal Herrian, basoak berreskuratzea ezinbestekoa da karbono isuriak gutxituz klima aldaketari aurre egin eta biodibertsitatea berreskuratzeko», azaldu du.   

ABENDUAK 14 - ORONA IDEO
09:00-09:45 Baso naturalen garrantzia klima-aldaketaren aurrean. Hizlaria: Garazi Auzmendi (Landarlan Ingurumen Elkartea).
10:00-10:45 Gestión de suelos forestales en la cornisa cantábrica: aspectos clave para su conservación. Hizlaria: Agustín Merino (USC, Universidad de Santiago de Compostela).
11:15-12:00 La posible catalogación de los eucaliptos comerciales como especies invasoras: breve historia y estado actual. Hizlaria: Mario Díaz (CSIC, Mu­seo Nacional de Ciencias Naturales).
12:15-13:45 Basoen kontser­ba­zio­rako eta berreskurapenerako ekimenak jabego publikoan, Uda­letan, zein jabego pribatuan: baso-lurren zaintza edota eros­ke­ta. Lurgaia Fundazioaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!