BETERRI ERROTUZ

Beterri Errotuz laneratze enpresa, gizarte bazterketa egoeran daudenak gizarteratzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 11a, 00:00

Beterri Errotuz laneratze enpresako langileak eta proiektua bultzatu duten eragile publiko eta pribatuak, aurkezpenean.

Beterri-Buruntzako 6 Udalen eta Erroak Sartu Gizarteratze Elkartearen elkarlanetik sortu da, irabazi asmorik gabe, Udalek dituzten ingurumen, herri-gune eta komunikazio zerbitzuetako beharrak asetzeko.

Duela 3 urte hasitako proiektua, Beterri Errotuz laneratze enpresa, atzo aurkeztu zuten Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean, Beterri Errotuz S.L.U, Beterri-Buruntza Udalek (Astigarraga, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta Erroak Sartu Gizarteratze Elkarteak. Xa­bier Lertxundi, Hernaniko al­ka­teak azaldu bezala, «eragile pribatu eta publikoen arteko elkarlanetik sortu da Beterri Errotuz. Laneratze enpresa da, gizarte bazterketa egoeran egon daitezkeen pertsonak gizarteratzen laguntzeko».

Mari Jose Izagirre, Beterri-Buruntzako lehendakariak ere «baz­terketa egoeran dauden per­­tsonen inklusiorako proiektua garatu» izana nabarmendu zuen, eta «Aldundiak lagunduta, proiektu komunitario honek enplegu sozialeko ekosistema eta gobernantza eredua» ditu­e­la. Il­do horretatik, lehenago zaintza arlotan pertsonen arretarako he­rri plataforma proiektua sortu zela gogorarazi zuen, eta orain, ingurumenaren alde­tik, laneratze enpresa sortu de­la.

Era berean, eskerrak eman zizkieten proiektua lagundu du­ten Aldundiari, Lanbideri, La Cai­xari eta Gizatea, Euskadiko gizarteratze eta laneratze enpresen elkarteari eta sektore horretako ordezkariei.

 

Ingurumen arloko lanak

Enpresa irabazi asmorik  gabekoa da, eta uztailean hasi zen martxan, langile bat eta bi peoirekin. Hemendik aurrera hazi, eta 2021erako laneratzeko postuetan 8 langile aritzea aurreikusten dute.

Langileen zerrendako %40-50 artean gizartean baztertuta edo arriskuan dauden  pertsonak izan behar dute, eta gutxienez 6 hilabete eta gehienez 3 urterako kontratatu ahal izango dira; «egoera irregularrean daudenak erregularizatzeko aukera emango da horrela», baita ere.

Egingo dituzten lanak Udalen beharrak asetzeko izango di­ra. Ingurumen arloan, bide eta ibai inguruak garbitu eta man­tendu, espezie inbaditzaile­ak kendu...; herri-guneetan, mar­goketak, jaietako eszenatokiak jarri eta kendu, seinalizazioak zaindu...; eta komunikazio arloan, kartelak jarri, buzoneoa eta mezularitza lanak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!