Eskubide Sozialen Karta

Greba Orokorra urtarrilean eragile ezberdinek, duintasunaren alde

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egin du astelehenero pentsiodunek egiten dituzten mobilizazioekin, eta urtarrilaren 30erako Greba Orokor bateratua deitu du, «lan, pentsio eta bizitza duinen alde». Ahalik eta eragile gehienek bat egitea da asmoa, eta dagoeneko, 100dik gora badira; pentsiodunak, feministak, ekologistak, gazte-mugimendua, bazterketa sozialaren aurkako plataformak, ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea eta euskal gehiengo sindikala, besteak beste.  Antolaketa lanak hasi dira; atzo egin zen Hernanin, Buruntzaldeko Greba Batzordea osatzeko bilera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!