Gabonak

Gabon usaina darie txistorra jateei

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Larunbatean jarriko dira aurreneko txistorra postuak.

Santo Tomas egunari aurrea hartuta, hainbat txokotan txistorra jateak egingo dira asteburuan, Urumea bailara Gabonetako giroan murgiltzeko. 

Larunbat honetan egingo dira bailarako aurreneko txistorra jateak. Santo Tomas egunera arte itxoin gabe, aurrea hartuta ibi­li­ko dira hainbat elkarte, eta Gabonetako ekitaldiei hasiera emango zaie, horrela.

Astigarragan, eskolakoek
Santo Tomas jaia antolatzen au­rre­ne­koak Astigarragako Herri Es­ko­la­ko guraso eta irakasleak izango dira. Larunbatean, goizeko 10:30etatik aurrera, ikasleek egin­da­ko gozoak, txorimaloak, es­ku­la­nak... jarriko dituzte ikusgai. 

Horrez gain, baserritar za­pi­ak nola jantzi eta abarkak nola lotu ere erakutsiko da. Eta egu­na borobiltzeko, 13:30etan zoz­ke­tak egingo dira. Goiz osoan ze­har trikitilariak ere izango dira, eta kantuak.

San Joan Konpartsa, Hernanin
Txistorra postuak jartzen au­rre­ne­ko­ak, Hernanin, San Joan Kon­par­tsa­ko kideak izango dira. Larunbatean jarriko dute pos­tua, baita ere, Plaza Berrin, 11:00etatik 14:30etara: pintxoak, ta­lo­ak eta bokadiloak izango dira aukeran. Arratsaldeko 18:30­etan, berriz, erro­meria izan­go da.

Bestalde, Hernaniko Esku­ba­loi Elkarteak ere larunbatean ja­rri­ko du postua Plaza Berri on­do­an, eta 13:45etan zozketa egin­go du. Hurrengo egunetan postu gehiago jarriko dira auzoz auzo.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!