ESKU PELOTA

Elizazuk eta Jarak Baztango finalak jokatuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 10a, 00:00

Anartz Oiartzabalek erraz irabazi zuen igandean Kiroldegiko frontoian.

Eñaut Lizeaga, Anartz Oiartzabal eta Unax Uitzi jubenilek, Gipuzkoako Txapelketan, hiru partidu garrantzitsu irabazi dituzte.

Pelota jardunaldi oparoa izan da. Aipagarriak izan dira Aiur Elizazu eta Jon Jara herna­nia­rren garaipenak, eta horri esker, Baztango Txapelketaren finalak jokatuko dituzte igandean. Eli­zazu infantila da eta Garaiko­etxea nafarrarekin batera joka­tzen ari da txapelketa, atzean. Finalerdian Txarutako Prim eta Goienetxe garaitu zituzten (18-15). Jara, berriz, aurrelari ka­detea da, eta Baztanen Eskuza ara­barrarekin ari da jokatzen. Finalerdian Oiarpeko Zabaleta eta Olaiz garaitu zituzten (18-9).
Garaipen garrantzitsuak lor­tu zituzten, beste hiru pelotarik ere. Astigarragako Eñaut Lizeaga jubenilak lehenengo mailan,  eta Unax Uitzi eta Anartz Oiar­tzabal hernaniar jubenilek  bi­ga­rren mailan, Gipuzkoako Txa­­pelketaren hurrengo fasera sail­­katzea lortu dute buruz buru. Hernaniarrek, erraz irabazi zu­ten, Izurun eta Eple talde­eta­ko pelotarien aur­ka; eta jar­dunaldi baten faltan finalerdie­tan dira. 
Eñaut Lizeagak, bere alde­tik, aurreneko fasean partidu guz­tiak irabazi ditu; hirutik hiru, azkena Tolosako ordezkariaren kontra 22-15. Hurrengo fasean dago, beraz. Ekain anaia, ordea, ez da ariko ebakuntzaren on­do­rioz. Nagusietan Jokin San­txezek ere aurrerapausoa eman du, Gaztelekuren kontra emai­tza berdinarekin irabazita. 
Horiek denak emaitza posi­tiboak; baina partidu garran­tzitsuak ere galdu dituzte Uru­mea bai­lara­ko pelo­tariek, pro­fesional zein afizionatuetan. 

Olaizola eta Salaberriak, galdu
Profesional mailan, Aimar Olai­zolak 22-14 galdu zuen Urru­ti­koetxearekin, Laso eta Albisuren kontra, Binakako Txapelketan. Eta Promozioko Txapelketan, Iker Salaberria ere galdu egin zuen, 22-21, Garmendia lagun.
Afizionatuetan, Hodei Expo­sito astigartarrak eta Mar­kel Lizeaga hernaniarrak 22-13 gal­du zuten, Ola­zar Torneoan. Eta Baz­tanen, Txintxurreta eta Azpeitia infantilek ere galdu egin zuten, finalerdietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!