Sagardoa

12,2 milioi litro sagardo egin dira Euskal Herrian aurtengo uztan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 9a, 00:00

Sagardo Apuruan aurkeztu zuten 2019ko uztaren datua.

Horietatik gehiena, 11,3 milioi, Gipuzkoan egin dira eta aipatzekoa zortzi milioi litro bertako sagarrarekin egin dela, egindakoaren %73a.

Sagardo Apuruaren barruan 2019ko uztaren nondik norakoak azaldu zituzten eta aurten Euskal Herrian 12,2 milioi litro sagardo egin da.  Gipuzkoan 11,3 bat milioi litro sagardo egin dira 2019ko uztan, aurreko urteetako kopuru beretsua. Gipuzkoako Sa­gardogileen Elkarteko sagar­dotegiek 8 milioi litro egin di­tuzte eta aurten aipatzekoa izan da bertako sagarraren ga­rrantzia. Gipuzkoako Elkarteko kideen artean egindako sagar­doaren %73 izan da bertako sa­garrarekin egina. 
Aurtengo uzta berezia izan da Gipuzkoan. «Oso mailakatua eta banatua. Espero moduan, udaberriko eguzkiak lorea ontzen lagundu du eta fruta asko izan dugu sagarrondoetan. Sagardoa usaimenari dagokionean intentsitate haundikoa da, gorputzeko sagardoak dira eta alkoholari dagokionean 6'o vol. inguruan» azaldu zuten Apuruan.

Produktua dibertsifikatzen ari da eta latan ere badago
Azpimarragarria da, bestalde, sagardo naturala ez ezik, sagardotegiak dibertsifikatzen ari direla produktua eta azken urteetako joerari jarraituta, sagardo bereziak egiteaz gain, packagingean ere inbertsioa egiten ari da sektorea. 
«Horren adibide da aur­keztu berri den Euskal Sagar­doa latan. Badira muztio pasteurizatua egin dutenak, sa­gardo apardunak, ondutako sa­gardoak egin dituztenak, izo­tzezko sagardoak eta orain­dik ikertzen eta lantzen ari di­ren merkaturatu gabeko hain­bat produktu berri gehiago. Pro­duktu gama honen erakusleiho duzue www.sagardoa.eus web orrialdean dagoen online den­da» esan zuten Donostian.

Sagardoaren inguruko azterketak eta sagasrti berriak
Gipuzkoako Sagardogileen El­karteko 24 kidek ekoizten dute Eus­kal Sagardoa Jatorri Deitura. Jatorri Izendapenerako bidean sektoreak egindako ahaleginak eraginda eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, sagasti berriak aldatzen ari dira Gi­puzkoan eta aurreikusten da datozen urteetan sagasti be­rri dezente izatea. «Aurten landaketa asko izango dira Gipuzkoan. Honek, mesede egin­go dio eta bultzada haundia ematen dio Euskal Sagardoa Jatorri Deiturari. Horrez gain, orain dauden sagastietan ere hobekuntza planak egin nahi dira eta guzti honen helburua da %100 bertako sagarrez egitea bertako sagardo guztia etorkizun hurbil batean. Proiek­tu horretarako sagastiak jarri nahi dituzten eta lurrak dituzten baserritarren beharra ere bada, lur eremu dezente eta guztion lana beharko baita helburu hori betetzeko. Duintasuna kate osoan bermatu ahal izateko».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!