ESKU PELOTA

Bilbon gaur, Olaizola eta Salaberria

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Bizkaia frontoian jokatuko dute bi pelotari goizuetarrek,  17:45etan hasita, binakakoaren bigarren garaipenaren bila. 

Jaialdi berean ariko dira gaur, aurreneko aldiz, Aimar Olaizola eta Iker Salaberria goizuetarrak. Bilboko Bizkaia frontoian joka­­tu­ko dute, 17:45etan hasiko den jaialdian. Binakakoaren hiru­garren partidua jokatuko dute biek, eta biek bilatuko dute biga­rren garaipena.
Salaberriak jokatuko du au­rrena, Garmendiarekin batera, Elordi eta Etxebarriaren kontra, Promozioko Binakako Txapel­ketan. Eta ondoren jokatuko du Olaizolak, Urrutikoetxea lagun, Laso eta Albisuren kontra, Bina­kako Txapelketa Nagusian.
Sarrerak, inter­ne­ten eskura­tu daitezke, 15 eurotik aurrera: proticketing.com/pelotavasca.
Gainera, Pelota Eguna izen­datu dute gaurko jaialdia; eta partiduez gain, beste hainbat ekintza izango dira: zaleen eta pelotarien arteko topaketa izan­go da aurrena, 16:30etan; eta Baiko­ko kamixetak, galtzak eta esku­mu­turrekoak zozketatuko dituz­te ondoren, 17:30etan.

Lau hernaniarrek semifinala, Baztango Txapelketan
Zita garrantzitsuak izango di­tuzte esku pelotari hernania­rrek ere; bereziki, Baztango Txa­pelketan. Izan ere, semifinala jokatuko dute lau hernaniarrek.
Gaur, Auritz Txintxu­rreta eta Oier Azpeitia infantilek dau­kate zita, 18:30etan Eli­­zon­don, Andoaingo Lantzeta eta Se­gu­ro­laren kontra. Bihar, Alman­dozen jokatuko du Aiur Elizazu infantilak 10:30etan, Ga­raikoe­txea nafarrarekin, Ama­iurreko Prim eta Go­ie­netxeren kontra. 
Eta bihar bertan Elizondon, 10:00etan, Jon Jara kadeteak jokatuko du, Eskuza araba­rra­rekin, Zabaleta eta Olaitz oiar­tzuarren kontra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!