VI. Sagardo Apurua

VI. Sagardo Apurua, Astigarragatik Donostiara sagardoa izango da ibildidearen burua

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Ostegunean, haur astigartarrek jarri zituzten elikagaiak kaxetan, txukun, gero alan kargatu eta Donostiara eramateko.

Atzo hasi zen IV. Sagardo Apurua, eta astelehenera  arte izango da. Seigarren urtea ospatzeko, sagardo tragoxka bakoitzean mendeetako historia eta istorioak dastatuko dira

Lau egunetako egitarau erakar­garri bat dago prestatuta, etxe­ko haundi zein txikientzat, Sa­ga­rdoarekin gozatzeko eta ika­s­teko.  Sagardo Apurua Sa­gar­do Ro­u­te, Gizpuzkoako Sa­ga­r­­dogileen Elkartearen orde­zka­riak antolatzen du, «Euskal Sa­ga­rdoa, ba­­tzen gaituen produ­k­tua» lelopean.

VI. Sagardo Apurua, atzo hasi zen, baina ostegunean be­ro­keta moduko bat antolatu zen Astigarragan. Arratsaldeko 16:30e­­tan sagardo berriaren eta ba­se­­rriko produktuen iritsi­era e­gon zen Astigarragako Herri Es­kolan, eta jarraian, kale­jira batekin, herria girotu zuten astigartarrek. Bidean zehar, idiek, sagardo berria garraiatu zuten, trikitilarien eta Goldeako kide­en laguntzarekin. Ama­i­tzean, sa­gardo berria eta baserriko pro­duktuak, a­la on­tzian sartu, eta Lizeaga sagar­dotegiaren ondotik, Uru­me­an barrena, Donostiraino bidali zi­tuz­­ten. Osteguna ama­itze­ko, arratsaldeko 18:00ak al­dera, mokadu txiki bat eskaini zitzaien kalejiran parte hartu zuten herritar guztiei, Lizeaga Sagardotegian.

 

Atzo sagardo berriaren eta baserrikoaren iritsiera

Atzo, goizeko 11:30etan, sagardo berria eta baserriko produktuak, Donostiako Frantzia paseale­kura heldu ziren, eta heldu be­zain pronto, Aitor Mendiluze eta Agin Labururen bertso sola­saldia hasi zen.

Jarraian, sagardo berria eta ba­­se­­rriko produktuak, Sagardo A­pu­rura garraiatu zituzten, eta bertan Sagardo Apurua 2019 inau­gurazio ekitaldia anto­latu zuten, Hika teatroaren es­trei­naldia Sagar Haragiz emanal­diarekin batera.

Arratsaldean, txerria dastatzeko aukera paregabea egon zen, eta ondoren dastatze gidatuak egon ziren, (3 pintxo eta 3 sa­­­ga­rdo).

 

Gaur, bihar eta etzi

Gaur, goizetik hasiko dira ekintzak, hala nola, 10:30etan uzta berriaren aurkezpena 7 lurral­de­­­en izenean. Atsedenaldi bat egin ondoren, 13:00ak aldera, das­tatze gidatua egongo da, 3 pin­txo eta 3 sagardo aukeran. Arratsaldean berriz, bertso-das­tatze musikatua egongo da, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolarien eskutik, eta Imanol Kamio musikariaren laguntzaz.  Jarraian, Miren Narbaizak kon­tzer­tua eskainiko du MICE aurkeztuz.

Bertso dastatze musikatua izango da gaurkoan, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin eta Imanol Kamio musikariarekin. Jarraian, Miren Narbaizak kontzertua eskainiko du.

Bihar 11:30etan hasiko dira ekintzak, eta lehena, museo e­no­­­gas­tronomikoen sarean  40' ko tailerrak izango dira, hala nola, Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa, Txakolingunea, eta Gatz Muse­o­a. Ondoren, Sergio Nguemak eskainitako hainbat dantza eta kontzertu egongo dira, hala nola, dantza klasearen master­klasa, kale dantzaren ka­lejira e­ta kontzertua. Egu­erdiko 14:00e­tan, Juan Di Lago DJaren eskutik itxiera jaialdia egongo da.

 

Astelehena, azken eguna

Etzi, Sagardo Apuruaren azken eguna ospatuko da, eguerdiko 13:00ak inguruan, harrera egingo da, eta jarraian, bazkari maridatuaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute an­to­latzaileek, bazkari hau, E­u­s­kal sagardoak bertako produk­tuekin uztartuko dituen otordua izango da, Diametro 200 jatetxearen eta Luis Irizar eskolaren eskutik.

Arratsaldean 18:00ak alde­ra, Da­ni Corman izango da, Nazi­oarteko Sagardoak aurezten, eta egunarekin amaitzeko, Show Ro­oma egingo da, eta bitartean, Euskal Herriko gaztak eta Eusko Labela duten haragiak modu desberdinetan prestatuta dastatzeko aukera izango da Txomin Parrilaren eskutik.

 

Denentzat lekua Sagardo Apuruan

Antolatzaileek bertaratzeko go­n­­­­­­bi­­­­te­a luzatu dute, honakoa adieraziz; «sagardo tra­­­­gox­ka ba­­­koitzean dastatu a­­hal izango ditugu mendeetako historio eta istorioak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!