TXIRRINDULARITZA

Pistako laugarren jardunaldiaz gain, Gipuzkoako elkartearteko Kopa jokatuko da asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Bartzelonako pistako Lliga d'Hivern proban txapeldun izan da Urko Semperena; Telmo, berriz, 2garren eta 3garren izan da.

Donostiako belodromoan ariko dira gaur, Bio Racer-Oiartzun Bike Sarian, eta Kopako aurreneko jardunaldia izango dute bihar. Kadete eta juniorretan ari dira txirrindulari hernaniar eta astigartarrak.

Pista denboraldian murgilduta dabiltza txirrindulari astigartar eta hernaniarrak. Gaurkoan Bio Racer-Oiartzun Bike Sariko laugarren jardunaldia izango dute jokoan, Donostiako belodromoan, arratsaldeko 15:30etatik aurrera.

Horrez gain, igandean Gipuzkoako elkartearteko Kopako aurreneko jardunaldia jokatuko da. Kasu horretan, goizez egingo da proba: 09:00etatik 14:00etara.

Orain arte lan fina egin dute txirrindulari guztiek. Semperenatar anai zaharrenek, bestalde, Bartzelonan hartu dute parte, 23 urtez azpikoentzako Bio Racerren probarik ez dagoela-eta.

Semperenatarrak podiumera igo dira Bartzelonako pistako neguko proban; aurreneko eta hirugarren postuetan, hain zuzen.

 

 

Martxa politean, Bio Racerren

Bailarako ordezkaririk ez da falta Bio Racer proban, kadete nahiz juniorretan. Kadeteetan, Donosti Berri klubarekin ari dira parte hartzen Ekhi Mu­ñoz, Markel Rodriguez, Unax Urretabizkaia eta Aner Zilbeti hernaniarrak, eta Tasio Sem­pe­re­na astigartarra. Juniorretan, bestalde, Bazpirekin ari dira Iker Iriondo hernaniarra eta Jai­me Romero astigartarra, eta Enekoitz Azparren astigartarra Ampo taldean aritzen da.

Kadeteei dagokienez, Unax Urretabizkaia laugarren dijoa oraingoz; Ekhi Muñoz 8ga­rren; Ane Zilbeti, 12garren; Mar­kel Rodriguez 23garren eta Tasio Semperenak 31garren pos­tua­­ri eusten jarraitzen du. Sail­ka­pe­ne­an lider, orain­goz, Aimar Gorriñobezkoa biz­kai­tarra da, eta bigarren postuan Donosti Be­rri­ko kidea dago: Yago Aguirre.

Bestalde, juniorretan ere bizkaitar bat da lider: Eder Moreno, Loiumat tal­de­koa. Enekoitz Azparren as­ti­gar­ta­rra aurreneko eguneko pun­tua­zioa­ri esker bigarren zijoan, eta scracht proba irabazi eta bigarren jardunaldian lau­ga­rren eginda, eliminazio pro­ban laugarren egin zuen, eta 9garren, puntuaziokoan. Guz­­tia­re­kin, bigarren dijoa sail­ka­pen orokorrean. Iker Iridondo hernaniarra, berriz, zazpigarren. Kategoriako beste astigartarra, Jaime Romero, bosgarren izan zen aurreneko egunean, eta ezin izan zuen parte hartu bigarren jardunaldian, Espainiako Selek­zioa­re­kin aritu behar zuelako. Pasa den larunbatean, hala ere, eliminazio proban bigarren egin zuen, eta puntuaziokoa irabazi; beraz, 8garren dijoa.

Bio Racer-Oiartzun Bikeko proba izango dute gaur ere. Argazkia: Martin Early.

 

Semperenatar zaharrenak, Bartzelonan

Urko eta Telmo Semperena, bestalde, Bartzelonan izan ziren pasa den asteburuan. Izan ere, gaztetxoagoak diren txirrindulari askok parte hartzen duenez Bio Racerren, ez da aukerarik izaten 23 urtez azpikoentzako probak antolatzeko. Horrela, bi Semperenatarrak Hortako belodromoan izan ziren, pistako Lliga d'Hivern jokatzen.

Bertan, Urkok aureneko postua lortu zuen bi probatan; tempoan eta scrachtean. Telmo ere fin ibili zen, eta hirugarren eta bigarren egin zuen proba horietan, hurrenez hurren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!