Euskararen Eguna

Aitorren hizkuntz zaharra, berri

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Ahozko testigantzak 'www.ahotsak.eus' webgunerako eman zituzten astigartarrak omendu zituen Udalak.

Adin guztietako biztanleek izan dute gogoan Euskararen Eguna, Urumea bailaran. Ikasleek eta herritarrek ospatu dute, ekitaldi desberdinekin.

Dantza eta kantu emanaldiak izan dira nagusi aste ho­ne­tan Uru­­me­a bailarako es­ko­le­tan, Eus­­ka­­ra­ren Egunaren ha­ri­ra. Her­na­­ni­­ko Urumea ikas­to­la­ko ikas­­le­­ak izan ziren os­pa­ki­zu­ne­­­tan murgiltzen aurrenekoak; izan ere, Euskararen Eguna, San Fran­­tzis­­ko Xabierren Eguna ere ba­­de­­na, jai-eguna izaten dute, eta bez­pe­ran aritu ziren kan­tu­an eta dantzan.

Hurrengo egunean, be­rriz, Eus­­­­ka­­­­ra­­­­ren Egunean ber­tan, bai­­­­la­­­­ra­­­­ko gainontzeko ikas­te­­txe­­e­­ta­­­ko ikasleak batu zi­tzaiz­­ki­en. Hernanin bertan, es­­ko­­la guztietan izan zuten egu­­na go­go­an: Langilen, eus­kal kan­tu­ak abestu edota gu­ra­soe­kin ba­te­ra eus­ke­raz­ko esa­era za­har, aho ko­ra­pi­lo eta aba­rre­kin altxor bil­du­ma osatu zuten; Eli­­za­­txon, euskeraren aldeko le­­loe­­kin blaitu zituzten patioa janz­ten zuten aterkiak, Euskara Ari Du­e­la gogoraraziz, eta kan­tu­an eta dantzan bukatu zu­ten; In­ma­ku­la­dan, bestalde, herri kirolekin ginkana egin zu­­ten helduenek, eta Txundi Gaitzazu! ikuskizuna osatu zuten gaztetxoenek. 

Ereñotzun, gurasoekin bate­ra frontoian elkartuta, jolas eta tailerrak egin zituzten, eta mu­si­ka eta dantzan bukatu zuten.

Azkenik, Astigarragako Herri Es­ko­lan, mailaka banatuta hau­rrek kantu eta dantza ema­nal­die­kin gozatzeko aukera izan zuten.

Esperientziadun ahots euskaldunei, aitortza
Haurrez gain, helduek ere izan zu­ten zer ospatua Astigarragako kasuan. Besteak beste, antzerki emanaldiarekin gozatu ahal izan zuten: Bakean dagoenari bakean utzi.

Baina eguneko ekitaldi be­re­zie­na izan zen, beraien tes­ti­gan­tzak www.ahotsak.eus web­gu­ne­rako eman zituzten astigartarrei Udalak egindako aitortza. Proi­ek­­tu­a­ren helburua da Euskal He­rri­­ko ahozko ondarea eta herri hiz­­ke­­rak jasotzea, adinekoak el­ka­rrizketatuta, eta orain arte, 36 astigartarrek hartu dute parte.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!