Trikitixa

Laugarren eta bosgarren sailkatu dira bailarako trikitilari bikoteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
Euskal Herriko Txapelketa ezin estuagoa izan zen .

Ianire Se­gurola hernaniarra eta 
Ela­ia Diaz astigartarra izan ziren laugarren eta Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrak  5garren sailkatu ziren.

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketa jokatu zen igandean Zaldibarren eta bailarako bi bikote aritu ziren.  Ianire Segurola hernaniarra eta Elaia Díaz astigartarra podiumetik oso gertu geratu ziren laugarren sailkatuz eta Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrek bosgarren amaitu zuten. 

Txapela 0,25 puntugatik erabaki zen Arzelus eta Plazaolaren alde
13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketa zen, eta parte-hartzaile guztiek porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten. 
Epaileek hala erabakita, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola izan ziren txapeldunak 132,35 puntu eskuratuta. Bigarren, alde txikiarekin (132,1 puntu), Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte sailkatu ziren, eta Etxanizek eta Alberdik 119,5 puntu lortuta eskuratu zuten hirugarren postua. Segurola eta Diazek 114 puntu batu zituzten, hirugarren postutik 4,5 puntura.
Honako hau da Zaldibarren jokaturiko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketako sailkapena: 1. Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (132,35 puntu). 2. Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte (132,1 puntu). 3. Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (119,5 puntu). 4. Ianire Segurola eta Elaia Diaz (114 puntu). 5. Eider Garro eta Araitz Elizalde (110,7 puntu). 6. Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (109,45 puntu). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!