Saskibaloia

Garaipenik gabeko asteburua

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Hernani eta Mundarroko senior taldeek, porrotez beteriko asteburua izan dute

Hernaniko lehenengo mailako seniorrek, galdu egin zuten Za­ra­utzen aurkako partiduan (69-65). Lehenengo laurdenean, zarauztarrak nagusitu ziren, ba­i­­­­­na bigarrren laurdenean, Her­­na­­ni parean jarri zen. Hala ere, azken bi laurdenetan, Za­rau­tzek gogor jokatu zuen eta lau puntuko diferentziarekin ira­ba­zi zuen partidua.

Mundarroko seniorrek ere ez zuten emaitza ona lortu eta porrotarekin itzuli ziren etxera. 68-57 galdu zuten Ordiziaren au­r­ka. Lehenengo laurdenetik nagusitu zen Ordiziko taldea,  hala  bigarren laurdenean, Asti­ga­rragako­ek aurrea hartu zu­ten, eta Ordiziaren aurretik po­si­zio­na­tu ziren. Atsedenaldia on­do­ren, Ordizikoak pilak kargatuta itzuli ziren, eta Mundarro garaitu zuten. 

Senior nesketan ere, ez zen garaipenik egon, Mundarroko nes­kek galdu egin baizuten Goi­e­rri taldearen aurka. Partidua oso orekatua izan zen, le­he­nen­go laurdenean Astigarraga pun­­tu bateko diferentziarekin po­si­zio­na­tu zen Goierri atzean utzi­ta, bigarren laurdenean be­­rriz Goierrik aurrea hartu zion, zortzi puntuko diferentzia ate­­raz. Atsedenaldia ondoren, be­­rri­­ro ere Astigarraga izan zen  hi­­ru­­ga­­rren eta laurgarren laur­de­ne­ko garaile, baina oso diferentzia gutxi aterata Goie­rri­ri. Azkenik partidua (76-74) amaitu zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!