Eskubaloia

Porrotak baino garaipen gehiago, oraingoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
30-15 irabazi zuten astigartarrek, Hernaniren aurka.

Mundarrok irabazi zuen neska jubenilen derbia; eta Hernaniko mutil jubenilek ere garaipena lortu zuten.

Zazpi  partidu jokatu ziren as­te­­bu­­ru­­an, erdia baino gehiago irabazi dituzte, Urumea bailara­ko taldeek.

Neska jubenilen derbian, Mundarro nagusitu zitzaion Hernaniri, Asti­­garragan (30-15). Jubenil muti­lek ere garaipena lortu zuten, 42-36ko e­maitzare­kin, Donibane taldearen aurka. 

Hernaniko ka­de­­te mutilen lehen taldeak, gu­txi­­gatik ez zuen lortu garaipena, 28-30 galdu baitzuen, Eibarren aurka. Kadete neskek aldiz, irabazi egin zuten, 15-12ko emaitzarekin. Infantiletan, mutilen bigarren taldeak, Or­di­zia­ren aurka galdu zuen (19-30), eta bigarrenak berriz, Ei­ba­rren aurka irabazi (24-28). In­fan­til neskek ere garaipena lortu zuten, Usurbilen aurkako partiduan (14-13).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!