Pelota

Aurreneko garaipena lortu du Iker Salaberriak, Promoziokoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

19-22 nagusitu zen goizuetarra, bigarren jardunaldian. Aimar Olaizolak, ordea, 13-22 galdu zuen. Asteburu ona izan dute Hernaniko esku pelotariek; eta palaz, finaletik kanpo geratu dira Alaitz Barrenetxea eta Maddi Iriondo, 14-30 galduta.

Alderantzizko emaitzak lortu di­tuzte asteburu honetan, bi esku pelotari profesional goi­zue­­tarrek. Estreinako jardu­nal­dian galdu ondoren, aurre­ne­ko garaipena lortu du Iker Salaberriak, Promozioko Bina­ka­ko Txapelketan: 19-22 ira­bazi zuen larunbatean, Garmen­dia­rekin, Zabala eta Ruizen kontra. Eta aldiz, ezin izan zion segida eman Aimar Olaizolak, aurreko asteburuko garaipenari: 13-22 galdu zuen Urrutikoetxearekin, Artola eta Imazen kontra, Binakako Txapelketa Nagusian.

Profesionaletatik kanpo, be­rriz, asteburu ona izan da, esku pelotari hernaniarrentzat. Izan ere, frontoiko Gipuzkoako Txa­pel­ke­tan emaitza onak ez lortu arren, primeran aritu dira, bai trinketean, eta baita txapelketa pribatuetan ere. Guztira, 16 par­tidu irabazi, eta 11 galdu.

Baztango Txapelketan, esa­terako, semifinaletara sailkatu dira lau hernaniar: infantiletan Aiur Elizazu, Garaikoetxea na­fa­rrarekin, eta Auritz Txintxu­rre­ta eta Oier Azpeitia; eta ka­de­te mailan Jon Jara, Eskuza ara­­­ba­­­rrarekin. Asteburu hone­tan jokatuko dituzte.

Trinketean, berriz, primeran ekin diote Unai Alvarez, Xabat Pagola eta Endika Arizmendi nagusiek, Oinatz Insausti eta Aimar Mujika jubenilek, eta Jon Jara kadeteak, aurreneko partidua irabazita. Mikel Lasak  soilik galdu zuen, Insaustiren kontra aritu baitzen.

Asteburuko porrota gogo­rre­nak, izan dira Unax Arabaolazak eta Unax Manterola kadeteek jasotakoa, eta Apaolaza eta Lasa seniorrena. Bi bikoteek, galdu egin zuten Gipuzkoako Txapel­ketaren ligaxkako azkeneko par­tidua, eta horrekin, txapel­ketatik kanpo geratu dira.

Astigartarren artean, berriz, irabazi egin zuen Eñaut Lizeaga jubenilak, buruz buru, ligaxka­ko bigarren partidua ere. Kadete mailan, berriz, galdu egin zuten Aner Urdangarinek eta Asier Sa­ralegik, binaka; eta baita Sara­legik berak ere, banaka.

Finaletik kanpo, Alaitz Barrenetxea eta Maddi Iriondo

Palistek, berriz, partidu gutxi izan dituzte asteburuan, baina garrantzitsuak. Semifinala zeu­katen Alaitz Barrenetxeak eta Maddi Iriondok, jubeniletan; eta 14-30 galdu zuten, Intxurreren kontra. Bi urte helduagoak ziren kontrarioak, eta indarrean na­baritu zen hori. Ez, ordea, joko­an: hernaniarrak hobeto aritu ziren, baina indarrak erabaki zuen finalerako pasea.

Nagusien lehenengo mailan, 30-29 irabazi zuten Amaia Ira­zustabarrenak, Ariane Arrietak eta Maider Huizik; eta par­ti­du guztiak irabazita, fina­lean izango dira. Bigarren mai­lako finalean ariko dira Ekhine Ba­lerdi eta Garazi Urdangarin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!