Futbola

Garaipen garrantzitsuak, Hernaniko bi talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00
Euskal Ligako neskak, goletako bat ospatzen, larunbateko partiduan.

Neskak Aurrera de Vitoriari nagusitu zitzaizkion, eta mutilek Zumarragan irabazi zuten. Mundarrok berdindu egin zuen, Axularren kontra.

Kontrario zuzenak izan dituzte aurrez aurre, asteburu honetan, Hernaniko eta Mundarroko tal­de nagusiek. Eta garaipen ga­rrantzitsuak lortu dituzte her­na­niarrek: 3-1 nagusitu ziren Eus­kal Ligako neskak, etxean, Aurrera de Vitoriaren kontra; eta 1-3 irabazi zuten Ohorezko Erre­gional mailako mutilek, Zu­marragan, Urolaren kontra.

Zubipen hiru puntuak lor­tuta, Euskal Ligako zortzigarren postura igo da Hernani, Aurrera de Vitoria bera atzeratuta, eta jaitsiera postuekin tartea haun­dituta. Ohorezko Erregionale­tan, berriz, hirugarren daude txuri-berdeak, eta puntu ba­ka­rrera dute Anaitasuna bigarre­na. Mikel Lizarazuren bi golek eta Harriren beste batek, goiko postuen borrokan bete-betean mantendu dute taldea.

 

Mundarrok berdindu, etxean

Garaipenik gabe geratu zen, or­dea, Mundarro, Erregional Pre­ferenteetan. Axular zeukan aurrean, hiru puntu gehia­go­re­kin zegoena; eta ezin izan zu­ten sailkapenean harra­pa­tu: 1-1 berdindu zuten Zarku­men­de­gin. Hasi eta berehala aurreratu zen talde donostiarra, hiruga­rren minutuan; baina ez zuten etsi moreek, eta erritmo altua jarri zioten partiduari, berdin­­ketaren bila. Izan zituz­ten au­kerak, aurreneko zatian; baina ez zuten gola egiten asmatu.

Bigarren zatian lortu zuten hori, baina soilik 15 minutu fal­ta zirenean. Ordura arte, behin eta berriro saiatu ziren; eta Ivanen golaren ondoren, garai­penarena ere bilatu zuten, baina ezin izan zuten lortu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!