EUSKERAREN EGUNA

Euskeraren Eguna ospatuko da gaur batez ere eskoletan, eta euskera indartzeko erabiliko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 00:00

Bailarako ikastetxe ia denetan antolatu dira ekitaldi desberdinak eta Astigarragan eskertza ekitaldia, antzerkia, emotikonoen eta haurrentzako jolasak egongo dira arratsaldean zehar. Urumean atzo antolatu zituzten ekintzak.

Euskeraren Eguna da gaur, abenduaren 3a; eta Urumea bai­lara osora zabalduko dira ospa­kizunak. Bereziki, eskoletara. Izan ere, urtero bezala, egun berezia izango da esko­la guztietan, Euskeraren Egunera­­ko propio prestatutako ekin­tze­kin. Hala ere, Astigarragan antolatu dira ekintzak.

Astigarraga­ko Herri Eskolan, erromeria izango dute ikasle eta irakasle­ek arratsaldean. Lehen Hezkuntzakoak areto nagusian elkartuko dira Gorka, Xabier eta Ibonen eskutik. Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak 14:45etatik 15:15etara eta lau, bost eta seigarren mailakoak 15:30etatik 16:00etara. Txikienak, Haur Hezkuntzakoak, Idoia Zabaletarekin patio txikian elkartuko dira.

Herri Eskolako 5 eta 6 mailakoek «100 da 100 berrehun ordu euskaraz» egitasmoa bideratuko dute astean zehar eta partehartzaileek paparrean txapa bereizgarri bat eramango dute.

 

Astigarragan eskertza 'ahotsak.eus' proiektuko partaideei

Astigarragako herrian ere antolatu dituzte ekintzak eta nabarmentzekoa da 17:30etan 'ahotsak.eus' proiektuko partai­deei egingo zaien aitortza udaletxean. Bestetik, Gaztelekuan arra­tsaldean zehar emotikono­en jolasa antolatu da eta Xaguxarrekin haurrentzako jolasak egongo dira eskolako patioan 16:30etatik 18:00etara.

Kultur etxean antzerkia ere egongo da. 19:30etan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Bakean dagoena bakean utzi  antzezlana hasiko da eta sarrera 3 euro dira. Ereñotzuko Txirrita eskolan, berriz, arratsaldean elkartuko dira ikasle, irakasle eta gura­so­ak, frontoian, eta joko eta tai­lerrak, zein musika eta dantza izango dituzte.

Goizuetan ere egingo dute euskeraren inguruan ekitaldia. Egun guztian zehar plazan musika egongo da jarrita euskal abestiekin.

 

Elizatxo ikastolan, egun osoko egitaraua

Hernanin, joan den astean hasi ziren jolas garaian euskera indartzeko jolasak egi­ten, Eliza­txon; eta egun oso­ko egitaraua prestatu dute gaur. Goizetik haur eta lehen hezkuntzako ikasleek idatzi dituzten leloak eta aterkia jarriko dituzte.

Euskerazko irakurketa saioa egingo dute Langilen, berriz; abestiak, hiz­kuntzarekin lotutako jolasak... izango dituzte. Herri kirolak izango dira DBHkoen gaia In­ma­culadan, eta Txundi gai­tza­zu! ikuskizuna eskainiko dute LH eta HHkoek. Eta Uru­me­an, abesti, dantza eta olerki ema­naldia egin zuten atzo.

 

Hernaniko udal egutegian, jai

Bestalde, Hernaniko Udalak ja­ki­narazi du, abenduaren 3a ja­ieguna dela udal egutegian. Hori horrela, itxita egongo dira udal eraikin gehienak, gaur: udaletxea, Udal Eus­kaltegia, Biteri eta liburute­gia, esaterako. Kiroldegia 08:30etatik 13:30etara zabalduko dute. Eta ohiko ordutegia izango du Musika Eskolak.

Egitaraua

ELIZATXO IKASTOLA

09:30: LHko ikasleek idatzi dituzten leloak eta aterkia jarriko dituzte ikastolako frontoian.

HHkoek, euri ttanttak jarriko dituzte frontoian. Euri ttanttetan, haur bakoitzak eta bere familiak, gehien gustatzen zaien euskerazko hitza idatzita edukiko dute.

Ikasleek idatzi dituzten euskerazko hitzak bozkatu ahal izango dira. Gehien bozkatua den hitza, ikastetxeko web orrian argitaratuko da.

09:30-10:30: LHko euskerazko irakurketa saioa egingo dute, bakoitzak bere gelan.

10:30: LHko ikasleak HHko ikasleen geletara joango dira abestia abestera eta HHko ikasleek ere abesti bat abestuko diete dagokion taldeari. Ondoren hamaiketakoa egingo dute bi taldeak elkarrekin.

11:30: Patioan elkartuko dira denak zenbait dantza dantzatu eta abesteko. Kokapena: Ikasturte amaierako jaialdian izaten den bezalakoa.

HHko ikasleek Oihu bat entzun da eta Ahoa bizi, belarriak prest. LHko ikasleek Emaiozu bostekoa.

14:30: LH 1, 2 eta 3ko ikasleek abesti emanaldia eskainiko dute aniztasun gelan.

15:15: LH 4, 5 eta 6ko ikasleek abesti emanaldia eskainiko dute aniztasun gelan.  Abestuko diren abestiak Ahoa bizi, belarriak prest; Behin Betiko; Lau Teilatu Gainean; Bertsoak; Lasai, lasai; Euskal Herrian Euskaraz.

LANGILE IKASTOLA

LHko guztiek batera emango diote hasiera egunari Euskal Herrian Euskaraz kanta abestuz.  50garren urteurrena dela eta erronka ezberdinak proposatu dituzte: hitz kuttunak, euskalkiak eta sinonimoak, euskal musika...

Haur Hezkuntzan gurasoekin egingo da hizkuntzarekin jolasteko dituzten altxorren bilduma. Hau da, ezagutzeko ditun esaera zaharrak, aho-korapilo eta abar.

INMACULADA IKASTETXEA

DBH: Aurten herri kiroletan zentratuko dira ospakizunak. Goizean hauen jatorria landuko da klaseetan eta arratsaldean herri kirol ginkana egingo da eskolako patioan.

LH eta HH: Goizean muralak, aurpegi margoketa, mahai jolasak, karaokea... egingo dira. Arratsaldean Txundi Gaitzazu! ikuskizuna egingo da eskolako aretoan.

TXIRRITA ESKOLA

Arratsaldean gurasoekin batera frontoian elkartu eta joku tailerrak izango dira musikaz girotuta eta dantzatzeko asmoarekin.

ASTIGARRAGA

Eskolan: 14:45-16:00: LHkoek erromeria Gorka, Xabier eta Ibonen eskutik. Hau Hezkuntzakoak patio txikian. 5 eta 6 mailakoek 100 da 100 berrehun ordu euskaraz egitasmoa bideratuko dute astean zehar eta parte-hartzaileek paparrean txapa bereizgarri bat eramango dute.

Herrian: 17:30: «ahotsak.eus» proiektuko partaideei eskertza udaletxean.

16:30-18:00: Xaguxarrekin haurrentzako jolasak eskolako patioan.

Gaztelekuan arratsaldean zehar emotikonoen jolasa.

19:30:  Antzerkia kultur etxean Bakean dagoena bakean utzi  (3 euro). Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.

Erlazionatuak

Euskeraren Nazioarteko Eguna 2019

Kronika - Erredakzioa 2019 abe 03 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!