Euskeraren Eguna

Euskeraren Eguna da bihar, ospakizun eguna eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 2a, 00:00
Jendetza elkartu zen ostegunean, Biterin, Udal Euskaltegiaren Mintzodromoan.

Makina bat ekintza prestatu dituzte Urumea bailarako eskoletan, ospatzeko. Hernaniko udal eraikin gehienak, itxita.

Euskeraren Eguna da bihar, abenduaren 3a; eta Urumea bai­lara osora zabalduko dira ospa­kizunak. Bereziki, eskoletara.

Izan ere, urtero bezala, egun berezia izango da esko­la guztietan, Euskeraren Egunera­­ko propio prestatutako ekin­tze­kin. Hernanin, joan den astean hasi ziren jolas garaian euskera indartzeko jolasak egi­ten, Eliza­txon; eta egun oso­ko egitaraua prestatu dute gaur. Langilen, berriz, abestiak, hiz­kuntzarekin lotutako jolasak... izango dituzte. Herri kirolak izango dira DBHkoen gaia In­ma­culadan, eta Txundi gai­tza­zu! ikuskizuna eskainiko dute LH eta HHkoek. Eta Uru­me­an, abesti, dantza eta olerki ema­naldia egingo dute.

Ereñotzuko Txirrita eskolan, berriz, arratsaldean elkartuko dira ikasle, irakasle eta gura­so­ak, frontoian, eta joko eta tai­lerrak, zein musika eta dantza izango dituzte. Eta Astigarraga­ko Herri Eskolan, erromeria izango dute ikasle eta irakasle­ek arratsaldean, areto nagusian elkartuta.

Hernaniko udal egutegian, jai

Bestalde, Hernaniko Udalak ja­ki­narazi du, abenduaren 3a ja­ieguna dela udal egutegian; eta aurten, abenduaren 2an ere jai dutela udal langile gehienek.

Hori horrela, itxita egongo dira udal eraikin gehienak, gaur eta bihar: udaletxea, Udal Eus­kaltegia, Biteri eta liburute­gia, esaterako.

Kiroldegiak ohiko ordutegia izango du gaur, eta 08:30etatik 13:30etara zabalduko dute bihar. Gaztelekua, berriz, gaur baka­rrik egongo da itxita, ohi bezala. Eta ohiko ordutegia izango du Hernani Musika Eskolak ere, bi egunetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!