MUSIKA

Bailarako lau trikitilari gazte ariko dira Zaldibarko finalean gaur, Euskal Herrikoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 1a, 00:00
Elaia Diaz eta Ianire Segurola, Martindegiko Trikitilari Gazteen Txapelketan.

Arratsaldeko 17:30etan izango da, Olazar frontoian, eta bertan ariko dira Ianire Segurola eta Elaia Diaz, eta Eider Garro eta Araitz Elizalde.

Gaur jokatuko da, Euskal He­rriko Trikitilari Gazteen Txapel­ketaren finala. Bizkaian izango da, Zaldibar herrian, arratsalde­ko 17:30etan Olazar frontoian.

Sei bikote ariko dira, 28ga­rren edizioko txapelaren bila; eta tartean izango dira Urumea bailarako bi bikote: Ianire Se­gurola Tolosa hernaniarra eta Ela­ia Diaz Beroz astigartarra, batetik; eta Eider Garro Iraola eta Araitz Elizalde Miner her­naniarrak, bestetik.

Haiekin batera ariko dira, honako lau bikoteak: Irati Arce­lus lazkaotarra eta Mirari Pla­zaola arrasatearra; Araitz Etxa­niz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra; Julen Laba­ka errezildarra eta Garazi Larra­ñaga azkoitiarra; eta Ane Etxe­za­rreta olaberriarra eta Sara Iriarte billabonarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!