5G TEKNOLOGIA

5G-ak abiadura, latentzia eta aldi bereko konexioak hobetuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Abiadura azkartzea ez da hain garrantzitsua baina bai saturaziorik ez sortzea edoizein gailuetan edo ibilgailuetan erreakzionatzeko astia izatea.

Hiru dira 5G-ak 4G-arekiko ekarriko dituen hobekuntzak; lehena ez da esan duten bezain garrantzitsua izango, baina beste biek iraultza nabarmena eragingo dute; adimen artifiziala garatzeko oinarria 5G teknologia izango da. 
Hauek dira hiru berrikuntza horiek: Abiadura: Segunduko zenbat mega dekargatu edo bidali ditzakegun, sistemaren abiaduraren araberakoa da. Hala, 5G-a 4G-a baino 10 aldiz azkarragoa izango da. Teorian, 4G-arekin seguduko 400 mbps deskargatu ditzakezu; bada 5G-ari esker, segunduko 4 edo 5 gbps deskargatu ahalko dira. Hobekuntza honek erakargarria irudi dezake, baina mugikorretan ez du zentzu handirik, datuak segituan agortuko liratekeelako. 
Latentzia: Hau bai dela iraul­tza garrantzitsua. Latentzia dei­­tzen zaio mugikorrari agin­du bat ematen zaion unetik egi­­ten duen arteko denbora tar­­te­a­­ri; adibidez, mezu bat ida­­tzi denetik mugikorrak har­­tzai­­lea­­ri bidali arteko tar­­te horri. 5G-ak sekulako ho­be­kun­tzak ahalbidetuko ditu la­ten­tzian. Egun, 4G-ak ez du 20 mili segunduko latentzia gain­di­tzen (mili segundo bat = segundo baten milarena). Hain zuzen, gure begiek 13 mili se­gun­do behar dituzte irudi bat an­tze­ma­teko; beraz, oraindik la­ten­tzia hori gure begien abia­du­ra baino mantsoagoa da. 5G-arekin, dirudienez, 1 edo 2 mili segundoko latentzia lor­tu­ko dute; horrek esan nahi du in­for­mazioak sarean batetik bestera hainbat salto egin ahal­ko dituela gure begiek ezer su­ma­tu gabe.

Bi autok elkarrekin «hitz egin» dezakete
Irudikatu une batez elkarren artean talka egitera doazen bi auto; latentzia horri esker, bi autoek elkarrekin «hitz egin» ahalko dute, gertatzera doan istripuaz abisua pasa eta erreakzionatzeko astia iza­nez. Edo irudikatu hemengo os­pi­ta­le batean dagoen zirujau bat joystick bidez Australian da­go­en paziente bat operatzen; la­ten­tzia­ri esker, egiten duen mu­gi­men­du bakoitza une-unean ger­ta­tu­ko da munduaren beste pun­tan. Doitasun bera izango dute esate baterako salbamendu droneek. 
Gune batean aldi berean konektatutako gailu kopurua: Hau da hirugarren hobekuntza nabarmena. Esaten dutenez, egun gune batean aldi berean konektatu daitezkeen gailu kopurua 100 aldiz biderkatuko da 5G-ari esker, saturaziorik eragin gabe.

 

Urrutiko ebakuntzak, anbulantzietan iraultza eta ibilgailu autonomoak  

4.0 industria eta robotika ere izugarri garatuko dira. Hainbat kilometrora dagoen zirujau batek aginduak eman ahalko ditu denbora errealean.

Ikusi daitekeenez, 5G-a orain­dik iristeke dago, eta ez du mu­gi­ko­rren belaunaldian sekulako iraultza eragingo; bai ordea adin artifizialaren garapenean. Bos­ga­rren belaunaldiari es­ker, 4.0 industria, 5G tek­no­lo­gia­re­kin konektatutako auto autonomoak, urrutiko eba­kun­tzak eta robotika izugarri ga­ra­tu­ko dira. 
Teknologia horri esker, hain­bat kilometrotara da­go­en zirujau aditu batek ahol­ku­ak eta aginduak eman ahal izango dizkie denbora errea­le­an ebakuntza-gelan dauden dok­to­re­ei, egia bihurtuz 'urruneko ki­rur­giaren ametsa'.

Konektatutako anbulantziak
5G anbulantziei buruz hitz egi­ten entzuteak bikaina di­ru­di, gurpilen gainean bizitzak sal­ba­tzen lagun dezakeen au­rre­ra­pe­na baita. Eta, zalantzarik gabe, hori da etorkizuneko tek­no­lo­gia­ra­ko bururatzen den aplikaziorik onenetakoa.
Begi hutsez anbulantzia nor­ma­la da, gaur egun erabiltzen egon daitekeen edonor bezala, bai­­na zatirik garrantzitsuena ikus­­ten ez dena da; 5G an­bu­lan­tzien helburu nagusia komunikazio eta jarduteko gai­ta­sun haundiagoa izatea da.
Horrela, anbulantzia horien barruan azkar konektatu ahal izango da ospitaleekin, datuen transmisioan abiadura haundia da­goe­la­ko; beraz, agertoki be­rri­ak irekitzen dira, hala nola informazioa ia berehala bi­dal­tze­ko aukera, baita zuzenean jas­o­tze­koa ere, bideo-dei baten, ahol­ku baten edo laguntza gehi­ga­rri baten bidez esku-har­tze batean. 
Gainera, 5G an­bu­lan­tzi­ak inguruarekin ere ko­mu­ni­ka­tu ahal izango dira, ibil­gai­lu­ak edo azpiegiturak izan; larrialdietako ibilgailu bat hurbiltzean, eta ez dagoela mu­gi­tze­ko tarterik galtzadako bes­te ibilgailu batzuk pasatzen uz­te­ko arazo izateari utziko dio.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!