Telebista

5G sarearen etorrera dela eta, lurreko telebista digitala sintonizatu beharko da urtarrilaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

5G sarea ezartzeko libre utzi behar da eta antenak moldatu

Besteak beste 700 Mhz banda libre utzi behar da, 5G sarea zabaltzeko eta horretarako ezinbestekoa da etxez etxe TDT kanalen espektro irrati-elektriko hori askatzea. 

5G sarearen etorrera dela eta, Espainiako Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu. Besteak beste, dibidendu digitala -700 Mhz banda- libre utziko dute eta horretarako ezinbestekoa izango da etxez etxe lurreko telebista digitalak sintonizatzea. Hori gainera, urtarrilaren 24an bertan egin behar da Gipuzkoan. TDT kanalen espektro irrati-elektriko hori askatzera behartzen du.

Zer da Bigarren Dibidendu Digitala? Zertan eragiten dio komunitateko antenaren instalakuntzan?
700 Mhz banda da edo 49 kanala eta aurrerantzean 5G sarea zabaltzeko erabiliko dute eta horrek banda zabala landa-eremuetara heltzea bermatuko du. Lurreko telebista sistema analogikotik digitalera igarotakoan, espektro erradioelektriko askoz gutxiago okupatzen dute emisioek. Libre geratu den maiztasun tartea (300 - 375 MHz) operazioaren «dibidendu» modura ulertzen da: dibidendu digitala. 
Egun, 700 Mhz bandaren zati bat lurreko telebista digitalaren sareak erabiltzen du, baina 2020ko ekainaren 30erako –Europar Batasunak hala aginduta- libre geratu beharko da 5G telefonia mugikorrerako zerbitzuak banda horren bidez zabaldu ahal izateko.
Gipuzkoan, maiztasunak be­rrantolatzeko, ETB (1, 2, 3 eta 4)-eko 50 kanalak itzali behar dira eta (TDP, Clan, Ten eta DKISS)-eko 54 kanalak, eta 22 eta 28 kanalengatik ordezkatu beharko dira: La1, la2, Clan, 24 h eta TDP, Clan, Ten eta DKISS ere bertan emitituko dira hurrenez hurren. 

Zergatik gomendatzen dute sintonizazioa urtarrilaren 24an egitea, eta ez anplifikadoreak instalatzean 22 eta 28 kanalak komunitatean?
Hori da 50 eta 54 kana­lak itzaltzeko eguna, kanal bakoitzean te­­lebista emisora desberdinen berrantolaketa eguna.  
54garren kanaleko emisorak (TDP, Clan, Ten eta DKISS) 28ra pasatzen dira.
50 kanaleko emisorak (ETB (1, 2, 3 eta 4) 48ra pasatuko dira.
48 kanaleko emisorak (La1, La2, Clan, 24H) 22ra igaroko dira.
44 kanaleko emisorak 32koekin trukatuko dira: Gol, DMax, Disney, Paramount  honakoekin: A3 serieak, Be Mad, R. Madrid TV eta Ten.
48 eta 54 kanaletako emisorak simulcast-a dute 22 eta 28 kanaletakoekin urtarrilaren 24ko itzalaldira arte.

Zergatik gomendatzen da itzalaldiaren ondoren bigarren ebakuntza bat egitea?
50 eta 54 kanaletako anplifikadoreak deskonektatzeko eta afekzioak eragin ez ditzaten 5G interferentzien bidez komunitatearen telebista-seinalean.
Telekomunikazio enpresa ba­­tzuk etxebizitza batean, batez ere lehendakariarenean, eskuzko sintonizazio bat egingo dute. 54. eta 48. kanalak kenduz, instalazioa itzaltzeko egunera arte monitorizatuta edukitzeko eta sor litezkeen gorabeherak  filtratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!