Eskubaloia

Mundarro eta Hernani aurrez aurre ariko dira Astigarragako kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Jauzi egin nahi du oraindik ere gorago Mundarrok bizilagunen arteko lehian

Gaur jokatuko da neska jubeniletan bizilagunen arteko partidua, 18:00etan. 

Asteburu honetan urteko lehenengo derbia jokatuko da Astigarraga eta Hernaniren artean. Neska jubenilen arteko partidua izango da, 18:00etan, Astigarragako kiroldegian izango dena. Bi taldeak Gipuzkoako jubenilen Ligaren lehenengo taldean daude, bi daude lurraldean, eta egoera oso desberdinean daude sailkapenean. Mundarro da faborito argia. Astigartarrek bost partidu irabazi dituzte eta bi galdu, Hernanik berriz jokatutako zazpiak galdu ditu. 

Hernaniko mutil jubenilek etxean jokatuko dute gaur, 18:45etan Donibaneren kontra. Bigarren fasean sartu berri dira eta fase honetako lehenengo garaipena eskuratu nahi dute. Bi taldeek galdu egin zuten estrainekoan eta orain bigarrena jokatuko dute aurreneko garaipenaren bila. Bestetik, maila txikiagoko Hernaniko taldeetan, kadete mutiletan, atsedena du talde batek eta besteek kiroldegian jokatuko dute bihar, 10:15etan.  Kadete neskek bihar, 10:30etan, Mutrikun jokatuko dute. Infantilen talde guztiek ere bihar dituzte partiduak; mutilen bi taldeek eta neskenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!